Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 211

TOKI KORPORAZIOEN ESKUMENA ETA ERAENTZA

211

D) Frantziako Zuzenbidean babesak moteltzea 1982ko martxoaren 2ko eta uztailaren 22ko legeek, erregioa Lurralde Ad­ ministrazioaren maila berri antzo nagusiarazteaz bat, toki kolektibitateen askata­ asuna aldarrikatu dute. (Aipamen horrek ahalbideratuko du, berriro ere, toki era­ kundeen kontrolari dagokionez, Espainiako Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legeak jaso dituen konponbideak ulertzea eta baloratzea). Legeria bien arteko harremanak gorabehera, Frantziako eraldaketaren konsti­ tuzio oinarriak eta Espainiakoak kontrakoak dira: Frantziako 1958ko Konstitu­ zioak (72. art.) debekatu egin zuen toki agintarien borondate adierazpenen gaineko Estatu kontrola guztiz kentzea. Manu hori interpretatzean, ondorio hau atera du Konstituzio Kontseiluak (1982ko otsailaren 25eko erabakia): Konsti­ tuzioaren arabera, Gobernuko eskuordearen erantzukizunak dira nazioko intere­ sak zaindu, administrazio kontrola egin eta legeak errespetaraztea; horrek esan nahi du, gutxienez, toki erakundearen egintzarik garrantzitsuenak betearazleak izan baino lehen eskuorde horren eskumenekoak izango direla; hori dela eta, es­ kuordeak uste izanez gero egintzok legearen kontrakoak direla, berak ezingo ditu deuseztatu, baina deuseztatzeko eskatu ahal izango du. Konstituzio muga horren barruan, bestalde, 1982ko lege horiek printzipio hau aldarrikatu dute: toki, departamendu nahiz erregio agintarien egintza guztiek Zu­ zenbide osoko betearaztasuna dute. Horren ondorioz, egintza horiek Estatuaren aurrearretazko onespen babesa behar zutela zioten xedapenak indargabetuta gelditu dira. Edonondik begira dakiola ere, pertsonen gaineko babesak indarrean dirau, ahulduta bada ere. Horrela, alkatea eta beraren laguntzaileak ken daitezke euren karguetatik aldi baterako, baina orain hilabeterako bakarrik ken daitezke, ministerio­aginduaren bidez kendu ere. Dena den, epe hori zabal daiteke dekretu bat emanda. Alkate zein laguntzaile horiek, bestalde, ezin izango dira berriro hautatuak izan urtebeteko epea igaro arte. Udal kontseilua ere desegin ahal izango da, Ministroen Kontseiluak arrazoitutako dekretuaren bidez. Berdina egin daiteke Departamendu Kontseiluarekin, organo horrek ezin duenean jar­ dun; edozein kasutan ere, halakoetan, parlamentuari eman beharko zaio desegi­ tearen berri. Erregio Kontseiluaren desegiteari buruz, ordea, ez da ezer ezarri. Hala ere, hauxe izan da aldarazpenik garrantzitsuena: toki egintzak deusezta­ tzeko zuzeneko ahalmenen ordez, administrazio auzitegietan egin beharreko aurkarapen pribilegiatua ezarri da. Pribilegio horiek ondokoak dira: egintza be­ tearazle guztiak, hots, gainontzekoen aurka jartzeko modukoak, komunikatu behar dira nahitaez; gainera, aurkarapenak ondore etengarriak izan ditzake, hala eskatzen bada, funtsezko arrazoiren bat azalduta (horretarako, ez da beharrez­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu