Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 20

20

RAMÓN PARADA

3. ADMINISTRAZIO ORGANOAK A) Organoaren teoria Herri Administrazioa (erakunde pribatuen antzera) langile eta ondasun multzoa da; langile eta ondasun horiek unitateetan antolatzen dira lanaren za­ tiketa printzipioaren ondorioz, eta unitate horiei erakundeak eratxikita dituen eskumenetako batzuk ematen zaizkie. Hortaz, herri erakundea osatzen duten unitate horiek organo nahiz ofizio izenez ezagutzen dira; organoak funtzionario edo titularra adieraziko du, eta ofizioak, ostera, organo horrek dituen ondasun eta eskumen multzoa. Dena den, batzuen iritziz adierazmolde horiek baliokideak dira, biek hartzen baitituzte euren barne titularra, ondasunak eta eginkizun multzoa. Aitzitik, badirudi Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Admi­ nistrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak kontrajarri egin dituela orga­ noa eta administrazio unitateak, organoak administrazio unitate bat nahiz ge­ hiago osa dezakeelako (11. art.). Lege osoa aztertutakoan, esan daiteke or­ ganoa aipatzen denean jakinekotzat jotzen dela organo hori eskumenak dituen administrazio egitura dela, eta ebazpenak zein administrazio egintzak eman ditzakeela. Edonola ere, argi dago organoaren teoria nahasgarria —eta hainbatentzat alferrekoa (SANTAMARÍA)— Estatuaren nortasun juridikoaren dogmaren ondorioz eman dela hauxe azaltzeko: nola egotzi ahal zaizkion Estatuari beraren izenean jarduten dutenen ekintzak. Lehendabiziko azalpenak ordezkaritzaren kontzeptu pribatista hartu zuen oinarri gisa. Konstituzioarentzat, parlamentukideak herriaren ordezkariak ziren, eta horrexek eman zion bidea kontzeptu horri. Guztiarekin ere, tesi hori berehala gezurtatu du parlamentuko mandatuaren edukiak —mandatu hori ez da aginduzkoa eta ezin daiteke ezeztatu, hau da, ordezkaritza teknikaren edo mandatu zibilaren kontrakoa da—. Tesi horren arabera, ezin zitezkeen kontrolatu parlamentukide eta funtzionarioen egintza ez­zilegiak, eta ezin zitekeen erantzukizunik ezarri egintza horien ondorioz; horrela, funtzionario edo parlamentukide horiek legez kanpo jardunez gero (hots, mandatuaren edukiak gainezkatuz gero), horren ondoriozko kalteak ezin zitzaizkion leporatu Admi­ nistrazioari eta, horrela, hiritarren bermea oztopatuta geratzen zen. Nondik­nahi begira dakiola ere, ordezkaritza tesiaren mugapen horiek or­ ganoaren teoriaren bidez gainditu ziren (GIERKE, 1877); tesi horren arabera, desagertu egiten da pertsona den erakundearen eta organoaren titularraren ar­ teko bikoiztasuna. Azalpen horri jarraituz, herri zerbitzaria —funtzionarioa edo parlamentukidea— ez dago Administraziotik kanpo, ezpada beraren bar­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.