Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 208

208

RAMÓN PARADA

denean; hortaz, Auzitegiak onartu du zenbait kontrol egotea, nahiz eta kon­ trol horiek ondareari buruzkoak izan —esaterako, xedatze egintzen kontro­ la—. Horrekin guztiarekin bat etorriz, Mendiei buruzko Legearen 27.2. arti­ kulua ez da toki autonomiaren aurkakoa: artikulu horrek kontrol ahalmenak eman dizkio Baso Administrazioari herri onurarako diren mendien gain, bai­ na xedatze egintza bati buruzko artikulua denez, eta herri onurako mendien katalogoan sartutako ondasunek duten babes eraentza berezia ukitzen duenez, ez da hartuko autonomiaren kontrakotzat. Printzipio horiek aplikatuz, Auzitegiak epai horretan eta hurrengoetan honelaxe zehaztu ditu bere irizpideak: —Udalak aurrekontuak onesteko duen ahalgoa kentzea ez dator bat toki autonomiarekin. Dena den, udalerriak beregana ditzakeen betebeharrak mu­ gatzea ez da Konstituzioaren aurkakoa. —Aitzitik, toki korporazioetako lehendakari nahiz kideak aldi baterako zein behin betiko kargutik kentzea (txarto jokatu dutelako, edota ordena pu­ blikoaren inguruko arrazoi larriak egon direlako) Konstituzioaren aurkakoa da, kargu horiek izaera ordezkatzailea dutelako. —Konstituzioaren aurkakoa da, baita ere, Administrazioarekiko auzibide jurisdikziotik kanpo uztea kargutik aldi baterako kentzeari buruzko erabakiak, baztertze horrek Konstituzioaren 24. artikulua urratuko zuelako; artikulu ho­ rren arabera, pertsona guztiek dute epaile eta auzitegien benetako babesa iza­ teko eskubidea, euren legebidezko eskubide eta interesak egikaritzean. —Ondoko araua ere Konstituzioaren aurkakoa da: udalerri nahiz probin­ tzien eskumen esklusibotzat jo ez diren gaietan (1955eko Legearen 7. art.), bai udalerriek eta bai probintziek Herrizaintza Ministerioaren administrazio zuzendaritzapean jardun behar dutela dioen araua. Arau horrek zuzendaritza ahalgo orokorra eman dio Estatuko Administrazioari, eta ahalgo horrek auto­ nomiarekin bat ez datorren ulerkera erakusten du udalerri nahiz probintziari dagokionez. —Alderantziz, Konstituzioarekin bat dator gobernadore zibilak behin­ ­behinean etetea legea urratu duten toki ordenantza zein araudiak; izan ere, legezkotasun kontrol hori mugatua da, etendura behin-behinekoa delako (Ad­ ministrazioarekiko auzibide jurisdikzioak ebazpena eman arte iraungo du).

C) Kontrol nahiz babes harremanen judizializazioa Ikusi dugunez, Konstituzio Auzitegiak gogor gaitzetsi ditu toki erakun­ deei egin zaizkien kontrol eta babesak. Hori dela eta, Toki Eraentzaren Oina­ rriei buruzko 1985eko Legeak bereak eta bost egin ditu ohiko adierazmoldeak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.