TOKI KORPORAZIOEN ESKUMENA ETA ERAENTZA
207
ko egintza etenda geratzea—, oraintsuko kontua dela, eta aurrerapauso handia izan dela udal autonomiak errespetatzeko bidean. Ordezpen babesak, bestalde, hauxe ahalbideratu zuen: Estatuak berak ordez tea toki erakundeetako organo betearazleen jarduera, organo horiek ez zituzte nean gauzatu nahi legezko betebeharrak, edota atzeratu egiten zirenean bete beharrak gauzatze horretan. Amaitzeko, onespen babesak beste era batera jardun zuen. Babes horrek esan nahi zuen zenbait gaitan toki agintariek ezin zutela bakarrik jardun, hots, Estatuko agintariak bere oniritzia eman behar zuela. Beste hitzez esanik, teknika horrek kontrolatzen zuen babestutako erakundearen jarduera egokia zen ala ez. Horrez gain, legezko kontrola egiteko ere erabil zitekeen teknika hori, eta oso baliozkoa izan da, hain zuzen, toki erakundeen jarduera ekonomikoa kontrola tzeko. Egineginean ere, erakunde horien aurrekontuak, ondasunak xedatzeko egintzak, funtzionarioen izendapenak eta abar a priori fiskalizatu dira, eta Esta tuak onetsi behar izan ditu.
B) Babesa Konstituzio Auzitegiaren doktrinan 1978ko Konstituzioa indarrean jartzeaz bat, Estatu eta toki erakundeen arteko harremanak alderanztu egin dira. Harreman berri horien abiapuntu eta lehenengo aplikazioa Konstituzio Auzitegiaren 1981eko otsailaren 2ko epaian aurki ditzakegu; epai horrek toki autonomiaren aurkakotzat jo ditu Toki Eraentzari buruzko 1955eko Legean babesaren inguruan jasotako arau asko. Horren harira, Auzitegiak printzipio hau ezarri du: autonomia eta «esku menen egikaritzari buruzko legezko kontrolak baterakorrak dira, baina aldez aurretik kontrol orokor eta zehazgabeak ezartzea ez dator bat autonomia printzipioarekin; horrelako kontrolek hierarkiagisako menpekotasuna sorta razten dute toki erakundeen eta Estatuko Administrazioaren zein beste lurral de erakundeen artean. Edozein modutara ere, unean-uneko kontrolak ondoko kasuetan egingo dira eskuarki: toki erakundearen eskumenak egikaritzean, erakunde horren interesez gain, interes orokorrak ukitzen direnean —udale rri, probintzia, autonomi erkidego nahiz Estatuaren interes orokorrak, hain zuzen—. Ñabardura hori kontutan izanda, legezkotasunaren kontrola Estatu ko Administrazioak egingo du udalerriei eta probintziei dagokienez; hala eta guztiz ere, kontrol hori autonomi erkidegoei transferitu ahal izango zaie. Edonola ere —badio Auzitegiak—, Konstituzioak bermatutako autono mia ukituta geratuko da egokitasun kontrola egiten bazaio toki erakundeetako interesen kudeaketari, kontrol horrek hauxe ekarriko duelako: erabakitzean, toki erakundeak ezezik, beste Administrazio batek ere parte hartzea. Edozein kasutan ere, ez da autonomiarik ukituko kontrola Konstituzioan oinarritzen