Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 205

TOKI KORPORAZIOEN ESKUMENA ETA ERAENTZA

205

ta arrunta egin ahal izango dute, beti ere, estatutuetan eta autonomi erkide­ goko legerian ezarritakoaren arabera». Kudeaketa arrunt hori legean derrigorrezkotzat arautu da (eskuordetza, haatik, borondatezkoa da). Gainera, arazo ugari sortarazi ditu. Hasteko, bere konstituziotasunaren arazoa dugu: egin­eginean ere, nekez batera daitezke au­ tonomi printzipioa eta autonomi erkidegoek duten aukera probintzietako bu­ rokrazi aparatuez nahitaez jabetzeko. Jabetze horren helburua hauxe da: auto­ nomi erkidegoen egile itsu­itsu bihurtzea burokraziaren aparatuok. Bide ho­ rrek aurreko formula bat errepikatzea ekarriko luke, hain zuzen ere, Estatuak udalerrietako soldadutza negoziatuen bidez hauta egiteko erabili zuen formula errepikatzea. Formula hori bere garaian guztiz eragingarria izan zen, Estatua­ ren eta udalerriaren arteko harremanak ez zirelako administrazio independen­ teen arteko harremanak bezalakoak; alderantziz, lotura estu asko zeuden Es­ tatuaren eta udalerrien artean, baina gaur egun ez dago halako loturarik. Era berean, ez da batere erraza jakitea kudeaketa arruntaren kasuan nola­ ko erantzuna eman behar zaien eskuordetzaren inguruan azterturiko arazoei, hau da, ez da argitu ondokoa: jardueraren kostuei aurre egitea nori dagokion, probintziak autonomi erkidegoaren eskumenak gauzatzean norainoko menpe­ kotasuna duen eta, batez ere, derrigorrezko kudeaketa hori egin nahi ez iza­ tearen edota txarto egitearen ondorioak zeintzuk diren.

3. ESTATUAREN BABESETIK GATAZKEN JUDIZIALIZAZIORA IGAROTZEA Aurrerago esan bezala, toki erakundeen autonomia ez dago erakunde ho­ riei eratxikitako eskumenen menpe edo emandako diru baliabideen menpe ba­ karrik; horrez gain, eskumen horiek egikaritzeko toki erakundeek duten inde­ pendentzi maila ere kontutan hartzekoa da, Estatu zein gainerako lurralde ko­ lektibitateei dagokienez duten independentzi maila, hain zuzen. Horretara, kontrol eta babesak oso gogorrak badira, autonomia desagertu egingo da; al­ diz, goragoko lurralde erakundeek ezin badituzte toki erakundeak kontrolatu, toki kantonalismoaren arriskuak agertuko dira. Horrenbestez, iragan hurbi­ leko eta gaur egungo legerian arazo horri eman zaizkion konponbideak azter­ tertuko ditugu jarraian. A) Estatu liberalak toki erakundeei egindako kontrola Frantziako eredua imitatuz Espainian eratu zen Estatu liberal eta zentra­ listan, toki erakundeen eta Estatuaren arteko harremanak zinezko menpekota­ sunean oinarritu ziren; beste hitzez esanik, lehenengoak bigarrenaren men­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.