TOKI KORPORAZIOEN ESKUMENA ETA ERAENTZA
203
2. PROBINTZIAREN ESKUMENAK Probintzien eskumenei buruzko arazoa beti izan da udal eskumenena bai no konplexuagoa izan da. Konplexutasun horrek hainbat iturri izan dituen arren, hasteko, probintziaren bilakaera eta izaera aipatu behar ditugu. Probin tziaren kasuan, Estatu eta toki eremuak hasierahasieratik azaldu dira nahas turik: Cádizko Konstituzioaren egituran, esaterako, probintzia Estatuaren es kumenak antolatzeko maila ezezik, gobernadore zibilek udalerriak kontrola tzeko erabiltzen zuten tresna ere bazen. Gerogarrenean, XIX. mendearen erdi aldean, moderatuek hainbat eralda keta egin zituzten eta, horien ondorioz, Estatuak gero eta parte handiago har tu du probintzian, eskumen zehatzagoak dituzten organoen bidez (adibidez, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioaz arduratzen ziren Probintzi Kon tseiluen bidez eta, batez ere, ministerioetako eskuordetza nahiz Estatuko or ganoen bidez). Ildo horretatik, Estatua probintzian zuzenean azaltzeak ekarri du probintzietako diputazioentzat berezko zereginak aurkitu behar izatea. On dorioz, probintzien jarduera udalerrien eskumenak bultzatu eta ordeztea izan beharko da. Horrez gain, probintziak nahitaez kudeatu beharko ditu gutxie neko betebehar batzuk, besteak beste, auzobide sarea edota osasun zein ongin tza helburuak dituzten establezimendu publikoak (pobretxeak, psikiatrikoak, ospitale mediko-kirurgikoak, zaharren babestetxeak, ertetxeak). Orobat, lege riak udalerrien gaitasunari buruzko klausula orokorraren antzekoa jaso du probintzientzat: probintzietako diputazioek ekimena izango dute eta esku har tu ahal izango dute «probintziaren interes bereziak bultzatu eta administra tzeko, baina zeregin horrean, diputazioek lege orokorrak bete beharko dituz te». Ondoren, legeriak gai ugari zerrendatu ditu (kultura, industria, nekazari tza, baso eta kredituen inguruko gaiak), eta horietan eragina izan dezake pro bintziaren susperketa jarduerak (Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legearen 242. art.). Bestalde, lurralde administrazioaren maila berri bat sortzeak —autonomi erkidegoak— beste zailtasun bat gehitu dio probintziaren eskumenak zehaz tearen arazoari, eta Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legeak ere jaso du zailtasun hori. Arean bere, probintzia arduratu beharko da bere barne dauden udalerriez —orain arte egin duen bezala—, eta udalerri horien ahulta tasunak konpentsatu beharko ditu; beraz, «udal eskumeneko zerbitzuak lurral de osoan betebetean eta modu egokian emango direla» ziurtatu beharko du. Horrez gain, probintzia lokarri izango da bertako udalerrien eta goragoko ad ministrazioen artean eta, horretarako, parte hartuko du «Toki Administrazioa ren eta autonomi erkidego nahiz Estatuaren arteko koordinazioan». Beste al de batetik, Konstituzioaren aginduz, lurralde eta biztanleria berberei dagokie nez, hainbeste Administrazio egon behar badira (gutxienez, udalerria, probin