200
RAMÓN PARADA
urtarrilaren 7ko eta uztailaren 22ko legeetan, bazter utzi da eskumenak oro korrean deskribatzeko araua. Zalantzarik gabe, lege horiek ahalegin izugarria egin dute Lurralde Administrazioko mailen berezko jarduera eremuak muga tzeko (udalerri, departamendu nahiz erregioena, hain zuzen). Edozein kasutan ere, esan dugun bezala, Toki Eraentzaren Oinarriei bu ruzko 1985eko Legeak Alemaniako eskumen banaketaren azken bertsioa jaso du. Bermeen arlo garrantzitsuan, ostera, legea ez dator bat eredu horrekin. Egia esateko, Konstituzioaren manuek ez dute inolako zentzurik, ez bada egi turatzen manu horiek betearazteko bide egokirik. Hori dela eta, Alemania Fe deralean toki eskumenak bermatzeko, aukera hau ematen zaie udalerriei: uda lerri bakoitzak Konstituzio Auzitegian aurkara ditzake Federazioaren nahiz Landen legeak, baldin eta legeok ez badute aintzatesten udalerrien autonomia (udalerriek, euren interes multzoaren arabera, herri jardueraren sektoreetan parte hartzeko duten eskubide antzo ulertzen den autonomia, hain zuzen ere). Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legea ere konturatu da berme hori beharrezkoa dela. Zernahi gisaz, Espainian, toki korporazioek ezin dute Konstituzio Auzitegian zuzenean aurkaratu lege lerruneko araurik, hots, uda lerrien eskumen kuota aintzatesten ez duen araurik. Horren ordez, Oinarriei buruzko Legeak hurrengoa ezarri du: toki autonomiari kaltea eragiten dioten legeak (Estatuarenak zein autonomi erkidegoarenak) Konstituzio Auzitegian aurkaratu ahal izateko, Toki Administraziorako Nazio Batzordeak Konstitu zioaren arabera legebideztaketa duten organoei eskatu behar die aurkarapen hori egiteko (119. art.). Labur zurrean, esan behar da Espainiako toki legeriak izaera berezia due la —hain zuzen ere, bi aldedun izaera, Estatuak zein autonomi erkidegoek legegintzaerantzukizunak dituztelako beraren gain—. Izaera horrek batera ezintasun eta desberdintasun faktore berria dakar. Agi denez, Espainiako toki eraentza aurrerantzean ez da izango baterakoia, eta Cádizko Gorteetatik gaur arte egin diren saiaketak «udalak arau finko eta eraberekoei lotzeko» ezere zean gelditu dira. Hori guztia berehala ikusiko dugu, Oinarriei buruzko Le geak autonomi erkidegoetako legeriara jotzeko agindu garrantzitsuak azter tzen ditugunean.
C) Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legearen arauketa Jarraian, legeak ezarritako eskumen eratxikipenen sistema orokorra azter tuko dugu. Lehendabizi, legeak hurrengoa adierazi du: udalerriak legebidez taturik daude «auzotar erkidegoaren nahi eta beharrizanak betetzen lagun duko duen edozein jarduera suspertzeko, baita horretarako edozein zerbitzu emateko ere». Irizpide hori aurreko legeriaren gaitasun arauaren parekoa da.