198
RAMÓN PARADA
101. artikuluak herrien interes bereziak administratzeko eta gobernatzeko eskumena eratxiki die udalerriei. Hori xedatu eta gero, artikulu horrek, es kumen zehatz batzuen zerrenda egin du, eta zerrenda horretan, iturri nahiz ikuztegien kudeaketa bezalako eskumen soil edo apalekin batera, aireportuak zein merkataritzako burtsa gisako eskumen konplexuagoak agertzen dira, hau da, Estatuari gehiago egokitzen zaizkion eskumenak. Ondoren, lege horrek erabateko errealismoa erakutsi du, gutxieneko udal betebeharrak aipatu ditue nean nahitaez egikaritu beharreko eskumenak definitzeko. Azkenik, eskume nak eratxikitzeko klausula orokorra ezarri du eta, horren arabera, udalerriak ondokoaren inguruko eskumena izango du: «udal erkidegoaren interesak sus pertzeko eta beharrizan orokorrak zein asmo idealak betetzeko helburua duen beste edozein obra nahiz zerbitzuren ingurukoa». Hala ere, eskumen eratxikipen handizale hori iaia ezerezean geratu da. Lege horrek ez du zehaztu udalerriaren berezko jarduketaren eremu materia lik, hau da, Estatuak ukitu ezineko eremurik. Beraz, egia esan, mota guztie tako jarduerak egiteko gaitasun hutsa eratxiki zaio udalerriari, baina horrek ez du kentzen Estatuak jarduera horiek arautzeko nahiz bereganatzeko ahal mena izatea.
B) Toki autonomia 1978ko Konstituzioa aldarrikatu eta gero 1978ko Konstituzioak hauxe bakarrik ezarri du udalerriei buruz: udale rriek, toki erakundeek bezala, euren interesak kudeatzeko autonomia dute (137. art.). Horren ondorioz, beti gertatu izan den moduan, legegile arruntak zehaztu beharko ditu toki erakundeen eskumenak, Konstituzioak ez baitu de finitu toki jardueraren berezko eremu materialik. Aitzitik, Estatuari eta auto nomi erkidegoei dagokienez, Konstituzioak 148 eta 149. artikuluetan zehaztu ditu euren eskumenak. Konstituzio Auzitegiak, bestalde, 1981eko uztailaren 28ko epaian, ez du argi erabaki autonomiaren arazoa. Horren inguruan, irtenbide bi daude: bate tik, autonomia bermatzeko, legean bertan ezartzea toki erakunde bakoitzak izango dituen eskumen esklusiboen zerrenda eta, bestetik, herri jardueraren gai edo sektore bakoitzean parte hartzeko eskubide antzo ulertzea autonomia — erakundeek dituzten interes multzoen arabera parte hartzeko eskubide an tzo, alegia—. Dirudienez, epai horretan irtenbide biak jaso dira. Hasteko, on dokoa esaten da: «137. artikuluaren aginduz, erakunde bakoitzari bere intere sak betetzeko behar dituen eskumen esklusiboak eman behar zaizkio». Beste alde batetik, ondokoa ere badio epai horrek: «gai bakoitzean interes hori ze haztea ez da batere lan erraza; batzuetan, interes nagusiaren arabera baka rrik bana daitezke eginkizun berberaren gaineko eskumenak, baina horrek ez