196
RAMÓN PARADA
autonomi maila bi aldagairen araberakoa dela. Hasteko, erakunde horiek eu ren eskumen batzuk dituzte, goragoko edozein lurralde korporaziok (udale rriaren kasuan, esaterako, probintziak nahiz autonomi erkidegoak) edota Es tatuak dituen eskumenez aparte. Horren ildotik, autonomi maila baldintzatzen duen lehen aldagaia izango da erakundeok berezko eskumen bezala bermatuta dituzten eskumenen norainokoa. Bigarrena, ostera, eskumen horiek egikari tzean erakundeok duten independentzia izango da. Arazoaren bigarren alde horrek geroago aztertuko dugun kontrol eta babesen gaira garamatza. Edonondik begira dakiola ere, esan behar da toki erakundeen autonomia —batez ere, udalerriarena—, ezin daitekeela osoa izan, hau da, ezin daitekee la nahastu independentzia nahiz subiranotasunarekin. Toki erakundeek lu rralde eta biztanleria zehatz bati lotuta jarduten dute, baina biztanleria horri dagokionez, goragoko lurralde erakundeek zein Estatuak ere eskumenak zein erantzukizunak dituzte eta, neurri batean, eskumen nahiz erantzukizun horiek lehentasuna dute. Ondorioz, ezin daiteke onartu erakunde horiei eskumen ge hiegi eratxikitzea, ezta erakundeok goragoko maila politikoen kontroletik as ke uztea ere.
A) Aurrekariak Historian zehar, Frantzian eta Espainian —Frantziako eredua hartu du Espainiak— ez da sekula egon udalerrien edota departamendu zein probin tzien benetako autonomiarik, eta hori bi arrazoirengatik gertatu da: batetik, erakunde horiek ez dute izan eskumen esklusibo eta bakarrekorik, hots, Esta tuaren eskuhartze ahalmenetatik kanpo geratzen zen eskumenik; bestetik, Estatuak gehiegizko kontrol eta babesa egin die. Bestalde, Ingalaterrako self government sistema ere ez da autonomiadun kudeaketaren eredurik egokiena; alderantziz, igaro den mendetik hona, Esta tuaren eskuhartzea gero eta handiagoa izan da herri horretan eta, ondorioz, toki erakundeak Estatuaren aginduen egile huts bihurtu dira, hau da, beraren Administrazio periferiko. Horrenbestez, Estatuak ez ditu zabaldu bere admi nistrazio besoak lurralde osora, Espainian eta Frantzian ondoko erakundeak erabilita egin duen bezala: prefektu nahiz gobernadore zibilak, edota ministe rioetako eskuorde zein zuzendariak. Ingalaterran, ordea, Estatuak —dirula guntzen teknikaren bidez— toki erakundeetako beraietako aparatuak erabili ditu bere sektorekako politikak gauzatzeko. Horrela, hierarkiazko harremanik nahiz instituzionalizaturiko babesik egon ez arren, Ingalaterrako toki erakun deek Espainian eta Frantzian ez dagoen menpekotasun maila izango dute Es tatuko Administrazioari dagokionez, bai eginkizunen eta bai diruaren aldetik. Hori dela bide, Britainia Handiaren kasuan, esan daiteke, bai toki erakundeek