Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 190

190

RAMÓN PARADA

ditu askatasunez, baina horren berri osoko bilkurari eman beharko dio. Egin­ kizunei dagokienez, hauexek dira Gobernu Batzordearenak: a) Hasteko, lehendakariari laguntzea, horrek bere eskurantzak egikaritzen dituenean. b) Lehendakariak nahiz probintziako beste organoren batek eskuordeturi­ ko eskurantzak zein legeak ezarritakoak gauzatzea. Edozein kasutan ere, ezin daitezke eskuordetu osoko bilkurari erreserbatutako eskurantza hauek: 33.2. artikuluaren a), b), c), d), e), f), i), eta k) idazatietan, eta 33.3. artikuluan jasotakoak. Aiurri berean, lehendakariak Gobernu Batzordeko edozein kideri eskuor­ de diezazkioke eskurantza batzuk eta, zeregin zehatzetarako, eskuordetze be­ reziak egin ahal izango dizkio beste edozein diputaturi, diputatu hori batzor­ dekide den ala ez kontutan izan gabe. Lehendakariordeek, azkenez, lehendakaria ordezten dute lanpostuts, ab­ sentzia zein eritasun kasuetan, euren izendapen hurrenkeraren arabera, ordez­ tu ere. Lehendakariordeak, bestalde, lehendakariak izendatzen ditu askatasu­ nez Gobernu Batzordeko kideen artean.

11. PROBINTZIETAKO ERAENTZA BEREZIAK: UHARTEDIAK ETA LURRALDE HISTORIKOAK Probintzi eraentzaren berezitasunetako bat Kanaria eta Balear uharteeta­ ko uhartediek osatzen dute. Konstituzio eraentzaren eta probintzi zatiketaren hasieran (igaro den mendean, beraz), uhartedi horiek ez zuten inolako ara­ zorik sortu: bakoitza probintzia bakarra zen, eta hiriburuak Santa Cruz Tene­ koan eta Palman ezarri ziren, hurrenez hurren. Dena den, Kanaria uharteetako administrazio berezitasunaren oinarrian beti izan da Kanaria Handiko uhartearen erreibindikazioa: uharte horrek Te­ nerife uhartearen pareko izatea lortu nahi zuen. Tenerife hiriburua izan de­ nez, historian zehar bera izan da beti Estatuko erakunde publikoen zein zerbi­ tzuen egoitza (Kapitaintza Nagusi, Gobernu Zibil, Ministerioetako Ordezkari­ tza zein Unibertsitatearen egoitza, hain zuzen). Oraintsueneko bilakaera 1912ko uztailaren 11ko Legearekin hasi zen. Lege horrek berezko administra­ zio organoak eratu zituen uhartediko zazpi uharteetan: Uharteetako kabil­ doak. Gero, 1925eko Probintzi Estatutuak probintzia bakarraren ordez, uhar­ teen mankomunitatea eratu zuen. Mankomunitate horrek zazpi uharteetako kabildoak hartu zituen bere barne; gainera, ordezkatu egiten zituen kabildo horiek, eurek eskuordeturiko eginkizunak egikarituz.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.