Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 188

188

RAMÓN PARADA

horiek Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legearen 33. artikuluak zerren­ datu ditu: a) Diputazioa antolatzea. b) Ordenantzak onestea. c) Aurrekontuak onetsi eta aldaraztea; gastuak erabakitzea, bere eskumenen mugen barruan; eta kontuak behin­behinean onestea. d) Probintziako planak onestea. e) Gobernu organoen kudeaketa kontrolatu eta fiskalizatzea. f) Jarraian datozenak onestea: langileen plantila, lanpostuen zerrenda, langi­ leak aukeratzeko eta lanpostuak hornitzeko lehiaketen oinarriak; funtzionarioen ordainsari osagarrien zenbatekoa finkatzea; eta behin­behineko langileen kopu­ rua eta eraentza zehaztea. Hori guztia lege honen VII. tituluak dioenaren arabera egingo da. Horrez gain, bi eginkizun hauek ere izango ditu osoko bilkurak: fun­ tzionarioak zerbitzutik apartatzea —lege honen 99.4. artikuluan ezarritakoa sal­ bu—, eta lan­kontratuko langileria berrestea. g) Herri jabariko ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzea. h) Ondarea besterenganatzea. i) Judizio eta administrazio akzioak egikaritzea. j) Eskumen gatazkak azaltzea, dela beste toki erakundeei, dela herri ad­ ministrazioei. k) Osoko bilkuraren eskumenekoak izan behar diren beste zenbait eginkizun, onetsiak izateko gehiengo berezia lortu behar duten eginkizunak, hain zuzen. l) Legeek beren beregi emandako gainerako eginkizunak

Halaber, alkateari jarritako zentsura mozioari buruzko bozketa osoko bil­ kuraren eskumenekoa da, eta bozketa hori hauteskundeei buruzko legeria oro­ korrean ezarritakoak eraentzen du (33. art.).

10. DIPUTAZIOAREN LEHENDAKARIA ETA GOBERNU BATZORDEA Ikusi dugunez, alkatearen erakundeak lehendakari izaera du eta, Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legeak egindako egituraketan, dipu­ tazioaren lehendakariak ere izaera horixe du. Horrela, lehendakari hori osoko bilkurak hautatu behar du bertako kideen artean, hautatu ere, erabateko ge­ hiengoz lehenengo bozketan eta gehiengo soilaz bigarrenean. Lehendakaria kargutik kentzeko, bestalde, zentsura mozio konstruktiboa erabili behar da, eta mozio hori alkatearen zentsura mozioari buruzko arauek eraentzen dute. Horrezaz aparte, eginkizunei dagokienez ere badago alkatearen eta dipu­ tazioko lehendakariaren arteko antzekotasun hori. Horrenbestez, diputazioko


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.