UDALERRIA ETA PROBINTZIA
187
9. PROBINTZIAKO DIPUTAZIOAREN OSOKO BILKURA Osoko bilkura diputazioko organo gorena da, eta lehendakariak nahiz probintzietako diputatuek osatzen dute. Diputatuen kopurua, bestalde, Hautes kunde Eraentza Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak arautu du 204. artikuluan. Kopuru hori probintziako biztanle kopuruaren ara berakoa izan behar da: 500.000 bizilekudun edo gutxiago dituzten probintziek 25 diputatu izan behar dituzte; 500.001etik 1.000.000era arte dituztenek, 27; 1.000.001etik 3.500.000era artekoek, 31; eta, azkenik, 3.500.000 bizilekudun baino gehiago dituzten probintziek 51. Diputatu horiek euren udaleko zinegotziak izan behar dira. Ondorioz, eu ren hautespena zeharkakoa edo bigarren mailakoa da, eta ondoko prozedu raren bidez egin behar da: —Lehenengo, Probintziako Hautespen Batzak probintziako diputatu ko puru osoa banatu behar du bertako epai-barrutien artean, barruti horietako bi zilekudun kopuruaren arabera, banatu ere. Banaketa horrek muga batzuk ditu: batetik, biztanleen kopurua edozein izanda ere, epai-barruti guztiek izan be har dute diputatu bat gutxienez; bestetik, nahiz eta biztanle asko izan, barru tiek ezin dezakete izan probintziako diputatu kopuru osoaren hiru bostena baino gehiago. —Gero, Probintziako Hautespen Batzak zerrenda eratu behar du ondo koak jasoz: epai-barruti bakoitzaren barruan, zinegotziren bat lortu duten al derdi politiko, koalizio, federazio zein hautatzaileen taldeak. Horiek guztiak boto kopuruaren arabera agertu behar dira zerrendan, botorik gehien izan duenetik hasita. Ondoren, epai-barrutiari dagozkion diputatuak banatzen dira D’HONT sistema erabilita, legeak berak deskribaturiko sistema, alegia (163. artikulua) —Prozedurari buru emateko, Probintziako Hautespen Batzak deialdia egin behar die lehen aipaturiko alderdi politiko, koalizio, federazio nahiz hau tatzaileen talde bakoitzak hautatutako zinegotziei. Zinegotzi horiek eurek lor tu dituzten diputatu (edo diputatuak) gehi hiru ordezko hautatu behar dituzte, hautagaien zerrenda (edo zerrendak) aurkeztu eta gero; zerrenda hori zinego tzien herenak sinatuta egon behar da. Azkenik, botorik gehien lortu duen ze rrendako zinegotziak hautatzen dira diputatu. Bestalde, probintzi diputazioko osoko bilkuraren eskumen eremua udala ren osoko bilkuraren eremuaren antzera arautu da. Egineginean ere, osoko bilkurari eratxiki zaizkio Korporazioaren ondoko eginkizunik garrantzitsue nak, hain zuzen ere, eginkizun arauemaile nahiz kontrolatzaile, finantza eginkizun, eta defentsa juridikorako eginkizunik garrantzitsuenak. Eginkizun