Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 186

186

RAMÓN PARADA

Bestalde, probintzietako lurralde eta biztanleei dagokienez, ez dugu gauza handirik esango. Konstituzioaren 141. artikuluak dioenez, probintzia udalerrien multzoa da, hots, «korporazioen korporazioa». Ondorioz, probin­ tziaren lurraldea eta biztanleria probintzia hori osatzen duten udalerrietako lurralde eta biztanleen batuketa hutsak dira, hurrenez hurren. Probintziaren kontzeptu bakun hori eman bazuen ere, jarraian, artikulu horrek ondoko kau­ tela ezarri zuen, probintzia ezabatzearen aldeko joerei aurka egiteko: «probin­ tziaren mugak aldatu ahal izateko, lege organikoa behar da». Edozelan ere, agindu hori ez dator bat tradizioarekin; tradizio horren arabera, probintzien kopurua eta mugak araudiak emateko ahalgoaren bitartez arau daitezke, eta egungo egunean ere, ahalgo bera erabiltzen da udalerrien mugak aldatzeko.

8. PROBINTZIAREN ANTOLAKETA Probintzia —toki erakunde moduan hartuta— beti gobernatu izan duen organoa probintziako diputazioa da. Organo horretako burua gobernadore zi­ bila izan da (Frantziako Departamendu Kontseiluko burua prefektua izan den moduan). Horrez gain, gobernadore zibila Estatuko Administrazioaren ordez­ karia izan da probintzian, alkatea udalerrian Estatuko ordezkaria eta udal ad­ ministrazio-burua izan den bezala. Egungo egunean, Toki Eraentzaren Onarriei buruzko 1985eko Legeak arautu du probintziako diputazioaren antolaketa, udal antolaketari buruz eza­ rritakoaren antzera: 1. Diputazio guztiek izan behar dituzte lehendakaria, lehendakariordeak, Gobernu Batzordea eta osoko bilkura. 2. Organo horien gainerako organo osagarriak, ostera, diputazioek eurek arautu behar dituzte, legeak ezarritako antolaketa errespetatuta. Diputazioez landa, autonomi erkidegoetako legeek ere —toki eraentzari buruzkoek— lege orokorrean ezarritakoaren probintzi arauketa osagarria egin dezakete. Hortaz, probintziek euren burua antolatzeko duten ahalgoan oinarrituta, arauketa osa­ garri horrek probintzia guztiak eraenduko ditu, baldin eta probintzia horietan aurkakoa xedatu ez bada. 3. Azkenik, korporazioa osatzen duten alderdi politiko guztiek dute esku­ bidea probintziako diputazioaren organo osagarrietan parte hartzeko —alder­ diko diputatuak bertara bidalita parte hartu ere—, baldin eta organo horien eginkizuna hauxe bada: osoko bilkurak erabakiko dituen gaiak aztertzea edota horiei buruzko txostena zein kontsulta egitea (32. art.).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu