Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 184

184

RAMÓN PARADA

C) Alkatearen laguntzaileak Alkateordeen eginkizuna alkatea ordeztea da lanpostuts, absentzia nahiz eritasun kasuetan. Alkateordeak alkateak berak izendatzen ditu Gobernu Ba­ tzordekideen artean eta, Gobernu Batzorderik egon ezean, zinegotzien artean. Arestian esan dugunez, Gobernu Batzordea beharrezkoa da zuzenbidez­ ko 5.000 biztanletik gorako udalerrietan. Dena dela, biztanle gutxiagoko uda­ lerrietan ere izan daiteke organo hori, udalaren osoko bilkurak onetsiz gero. Udal antolaketa eratzen duen ideiarekin bat etorriz —ideia horren arabera, osoko bilkura parte hartzeko eta kontrolatzeko organoa da, eta alkateari, egin­ kizun betearazleak erreserbatu zaizkio— Gobernu Batzordea joera bakarreko organoa da. Hori dela eta, alkateak askatasunez izendatu eta kargutik aparta­ tzen ditu organo horretako kideak, zinegotzien artetik izendatu ere; horrela, parlamentu sistemetan gobernuaren eta organo legegilearen artean dauden harremanak imitatzen dira. Bestalde, Gobernu Batzordearen eginkizun arrunta alkateari laguntzea da, horrek bere eskurantzak egikaritzen dituenean. Horrez landara, alkateak nahiz osoko bilkurak eskuordeturiko eginkizunak ere gauza ditzake; azken horiek ondokoari buruzko eginkizunak izan behar dira: administrazio eta ju­ dizio akzioak egikaritzeari edota ondarea besterenganatzeari buruzkoak. Edu berean, alkateak Gobernu Batzordeko edozein kideri eskuorde diezazkioke eskurantza batzuk eta, zeregin zehatzetarako, eskuordetze bereziak egin ahal izango dizkio beste edozein zinegotziri.

7. PROBINTZIA. KONTZEPTUA ETA OSAGAIAK 1978ko Konstituzioaren 141. artikuluak honela definitu du probintzia: al­ de batetik, berezko nortasun juridikoa duen toki erakundea da eta, bestetik, Estatuko jarduerak betetzeko egin den lurralde zatiketa ere. Horrenbestez, probintzia aintzatetsi da bai toki erakunde gisa, eta bai lurralde mugapen gisa ere; horrela, 1931ko Konstituzioari buruzko eztabaidan eta azken testuan ger­ tatu zen bezala, erantzun paradoxikoa eman zaie zenbait nazionalismok pro­ bintziaren aurka egindako erasoei. Nazionalismo horien ustez, probintzia era­ gozpena zen Estatua berriro deszentralizatu eta zatitu ahal izateko, lurralde erakunde berri batean —autonomi erkidegoan— oinarrituta. Hala ere, Konsti­ tuzioak aintzatetsi egin du probintziaren esangura bikoitz hori (tokiko eta Estatuko erakunde) eta, horrez gain, parekatu egin du probintzia udalerri zein autonomi erkidegoekin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.