Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 182

182

RAMÓN PARADA

demokratizatu bada ere; horrela, lege horretan esan zenez, «izaera hori eza­ batzea amets hutsa izango litzateke, baina gertatuz gero, udal bakoitzean ad­ ministrazio funtzionario bat ezarri beharko litzateke; horrek kaltea besterik ez lieke ekarriko nazioko Ogasunari eta autonomiari berari ere, funtzionario edo mandatari hori berehala bihurtuko litzatekeelako arrotz gogaikarri». Gero, bai II. Errepublikako legeriak eta bai horren osteko Diktadurako le­ geriak ere eutsi egin zioten alkatearen izaera bikoitzari: Estatuaren ordezkari eta Udal Administrazioaren buru zen aldi berean. Nolanahi ere, Udal Admi­ nistrazioak berriz galdu zuen bere izaera demokratikoa, alkatea Gobernuak izendatu eta kargutik kentzen baitzuen.

B) Indarreko arautegia Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legearen berrikuntzarik ai­ pagarriena, zalantzarik gabe, hauxe da: udalerrian, alkateak ez dihardu Esta­ tuaren ordezkari antzo; edu berean, udalerriak berak ere Estatuko lurralde mugabarru izateari utzi dio. Aldaketa garrantzitsu hori alderdi politikoen aur­ kakotasunik gabe sartu da eta, gainera, legearen zioen azalpenean ez da ezer azaldu aldaketa horren arrazoiari buruz. Espainiako aurrekasuak eta Zuzenbi­ de konparatuaren kasurik hurbilenak (Frantzia eta Italia) kontutan hartuta, ordea, bazirudien azalpen hori beharrezkoa zela. Herri horietan, oraindik al­ katea Estatuaren ordezkaria da udalerrian eta, gainera, Estatuaren eginkizun jakin batzuk egikaritzen ditu, eta horrek ez dakar toki autonomiaren nahiz de­ mokraziaren aurka egiterik. Espainian, ostera, uste izan da alkatearen izaera bikoitza ez zetorrela bat toki autonomi zein demokraziarekin. Bestalde, alkatearen hautespenaz denaz bezainbatean, Konstituzioaren 140. artikuluak ahalbideratu duenez, alkatea nola zinegotziek hala auzotarrek hauta dezakete. Gaur egun indarrean dagoen Hauteskunde Eraentza Oroko­ rrari buruzko Legeak (ekainaren 19ko 5/1985 Legeak) lehenengo irtenbidea aukeratu du. Horren ondorioz, alkatea zinegotziek hautatu behar dute erabate­ ko gehiengoz ondokoen artean: zerrenda­buru izan diren zinegotzien artean. Hautagaiek gehiengo hori lortu ezean, botorik gehien lortu duen zerrendako buru den zinegotzia izango da alkatea. Hainbanaketarik balego, zozketa bidez erabakiko litzateke arazoa (195. art.). Kargua utzarazteari dagokionez, hauteskundeei buruzko lege horrek ba­ dakar berrikuntza bat: zentsura mozioa sartu du alkatea kargutik kentzeko teknikatzat. Berrikuntza hori parlamentu sistemaren jardunbidean eta Konsti­ tuzioaren 113. artikuluan oinarritu da. Mozioa zinegotzien herenak sinatu be­ har du gutxienez; gainera, mozio hori eraikitzailea da, eta horrek esan nahi du hautagaia izendatu behar dela bertan; hautagai hori zerrendaren bateko le­


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.