Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 181

UDALERRIA ETA PROBINTZIA

181

6. ALKATEA ETA BERAREN LAGUNTZAILEAK: ALKATEORDEA ETA GOBERNU BATZORDEA Alkatea udalerriko botere betearazlea da. Eskumen hori izugarri indartu da Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legean. Lege horretan, bote­ re asko eratxiki zaizkio alkateari eta, horrez gain, organo berria sortu da bera­ ri laguntzeko: Gobernu Batzordea. Organo horretako kideak, nazioko Gober­ nuan gertatzen den antzera, alkateak berak zuhurtziara izendatu eta kentzen ditu kargutik.

A) Bilakaera Espainiako konstituzionalismoaren jatorrian, alkatea modu demokratiko­ an hautatzen zen Cádizko Konstituzioaren 313. artikuluak aginduta, eta gaur egun baino askoz eskurantza gehiago zituen organo horrek. «Herrien gober­ nu politikoa» ezezik (183. art), ordena publikoaren alorrean gehienetan Es­ tatuak betetzen zituen eskumenak ere eratxiki zitzaizkion («ordena publikoa eta lasaitasuna iraunarazteko neurri egokiak hartu eta betearazi behar ditu al­ kateak, baita pertsonak nahiz biztanleen ondasunak ziurtatu eta babestu ere…; horrez gain, gobernukide legez betearazi behar ditu polizi legeek eza­ rritako zigorrak»). Bestalde, eskumen militarrak zeuzkan alkateak, bere agin­ dupean baitzuen nazioko milizia eta, zenbait kasutan, gudarostea ere bai (195 eta 197. art.ak). Azkenez, epaile eskumenak zituen: berari zegokion delitugi­ leak atxilotzea, delituen ondoriozko lehenengo diligentziak egitea, falten ondoriozko judizioak gauzatzea eta judizio zibilen aurretiazko adiskiditze eginkizunak betetzea. Hala ere, alkatearen botere zoragarri hori —Estatuaren botere guztiak bil­ tzen zituen, herri antolaketaren mailarik apalenean bazen ere— ahuldu egiten da, profesionalek osaturiko gudarostea eta epai boterea erakunde gisa sendo­ tzen diren heinean. Gainera, alkatea Estatu organoa izatea eta beraren izenda­ penean gobernuak parte hartzea —horrela, karguaren titularrak Estatuaren eta auzotarren «konfiantza bikoitza» izango zuelako aitzakia erabilita, parte hartu ere— ez datoz bat demokraziaren eskakizunekin, hau da, alkatea auzo­ tarrek hautatu behar izatearekin. Izanak izan, eskakizun bi horiek (konfiantza bikoitza izatea eta alkatea Gobernuak izendatzea) CALVO SOTELOren Udal Estatutura arte iraun zuten (1924). «Alkatearen izendapenaren inguruko arazoa aspaldiko kinka larria da —baziharduen testu horretako zioen azalpenak—, baina arazo hori Go­ bernuak konpondu du modu guztiz autonomikoan: udalak hautatu behar du beti alkatea». Dena den, alkatearen Estatu izaerari eutsi egin zaio, izaera hori


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.