Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 178

178

RAMÓN PARADA

5. UDALAREN OSOKO BILKURA Udal Administrazioan osoko bilkura da udal borondatea adierazten duen organo gorena. Borondate hori modu demokratikoan ezartzen da, herriak hautatzen baititu udalkide guztiak, bai alkatea eta bai zinegotziak. Horrela, hautespen sistemari dagokionez, Cádizko Gorteetan ezarritako sistemaren arabera, auzotarrek hautatzen zituzten alkate edo alkateak, erregi­ doreak zein prokuradore sindikoak (1812ko Konstituzioaren 313 eta 314. art.ak). XIX. mendean zehar, ordea, errentaren araberako hautespen sistema erabili zen; sistema horretan, hautatzaile zein hautagai izateko, aberastasun maila zehatza edota bestelako ezaugarri batzuk eduki behar ziren. Cánovasen 1876ko Konstituzioaren ostean ere, 1877ko Udal Legeak sistema horri eutsi zion. Azkenean, paradoxa hutsa bada ere, Primo de Riveraren Diktadura garaiko legeriak —CALVO SOTELOren udal estatutuak, hain zuzen— ezarri zuen hautespen unibertsala eta, zentzuzkoa zenez, II. Errepublikako legeriak eutsi egin zion hautespen unibertsal horri. Edonola ere, Francoren erregimeneko legeriak demokrazia organiko dei­ turiko sistema ezarri zuen (Toki Eraentzari buruzko Legea, 1955eko ekaina­ ren 24ko Dekretuak onetsi zuen testu artikulatu eta bategina). Sistema horre­ tan, honela hautatzen ziren zinegotziak: lehenengo herena famili buruek hau­ tatzen zuten; bigarrena, sindikatu erakundeek eta, azkenik, hirugarren herena aurreko bi herenetako zinegotziek hautatzen zuten ondokoen artean: udalerri­ ko erakunde ekonomiko, kultural zein profesionalen kide ziren auzotarren ar­ tean, edota, horrelakorik ez dagoenean, udalerrian ospe handia zuten auzota­ rren artean. Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legeak, ostera, printzipio demokratikoa oso-osorik ezarri baino ez du egin eta, ondoko atalei dagokie­ nez, hauteskundeen inguruko legeriara igortzen gaitu: toki korporazioen kide kopuruari, kide horiek hautatzeko prozedurari nahiz euren agintealdiaren iraupenari eta, azkenik, hautaezintasun nahiz ezgaitasun kasuei dagokienez. Bestalde, Hauteskunde Eraentza Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak proportziozko ordezkaritza ezarri du D’HONT metodoaren arabera, baina zuzengarria aplikatu dio sistema horri: hauteskundeetan lortu diren postuak eratxiki ahal izateko, zerrendak barrutian jaso diren baliozko botoen 100eko 5 atera behar du gutxienez. Zinegotzien kopuruari dagokionez, eskala ezarri da, hain zuzen ere, 5 zinegotzitik —udalerriak 250 biztanle bai­ no gutxiago baditu— 25era arteko eskala —100.000 biztanle baino gutxiago izanez gero—. 100.001 biztanletik gora, zinegotzi bat gehiago izendatuko da 100.000 biztanleko edo zatiki bakoitzeko, eta beste bat gehiago emaitza zen­ baki bikoitia bada.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.