174
RAMÓN PARADA
b) Udal kudeaketan parte hartzeko eskubidea, legeetan xedatutakoarekin bat etorriz eta, beti ere, udalerriko gobernu zein administrazio organoek eska tzen dutenean auzotarren elkarlan borondatezkoa. c) Udalerriko herri zerbitzuak euren izaeraren arabera erabiltzeko eskubi dea, eta aplikatzeko moduko arauak bete ostean, auzo aprobetxamenduetan parte hartzeko eskubidea. d) Udal eskumenak gauzatzen laguntzeko eginbeharra, legeak ezarritako prestazio pertsonal eta ekonomikoak emanda. e) Legeak ezarritakoa beteta, herriari kontsultatzea eskatzeko eskubidea. f) Egokia den herri zerbitzua ematea edo ezartzea eskatzeko eskubidea, baldin eta zerbitzu hori udal eskumen berezko eta derrigorrezkoa bada. Horren harira, adin nagusikoak diren atzerritar egoiliarrek auzotarren es kubide eta eginbeharrak izango dituzte, izaera politikodunak salbu. Hori gora behera, hautatzaile izateko eskubidea dute, hauteskunde legeriak ezarritakoa ren arabera. Dena den, Europako Erkidegoaren kide diren herrietako hirita rrei hautatzeko nahiz hautatuak izateko eskubideak aintzatetsi zaizkie, Maas trichteko tratatuan hitzarturikoaren eta, ondorenez, Konstituzioari egindako berrikuspenaren arabera (13. art.).
4. UDAL ADMINISTRAZIOA. ERAENTZA BEREZIAK Toki Gobernuaren sistema konparatuek Ingalaterrako eta Frantziako sis temak gogorarazten dizkiguten aukera argi bi eskaintzen dizkigute —barie tate bitxi edo exotiko batzuez aparte—. Aukera bi horien arteko desberdinta suna gobernu eginkizunak eratxikitzeko moduan datza. Sistema batean, egin kizunok bi organoren artean banatzen dira, eta bestean, ahalmen guztiak ki dego organo bakar bati eratxikitzen zaizkio. Azken aukera hori da, hain zu zen, Ingalaterrako sistema: ez dago alkatearen eta Toki Kontseiluaren arteko bereizketa argirik, alkateak ez baitu leader-ship instituzionalizatu antzo jar duten. Espainiako eta Frantziako alkatearen balikokideak Ingalaterran (MA YOR edo CHAIRMANek) ez du berezko eginkizun betearazlerik, hau da, primus inter pares hutsa da; egineginean ere, aldi laburretan, Konterri nahiz Barru tiko Kontseiluaren lehendakaria izaten da, eta organo horiexek dira eginkizun eztabaidatzaile nahiz betearazle guztien titularrak. Aitzitik, Frantzian eta Espainian, udalerritasun modernoaren hasiera hasieratik nagusiarazi da alkatea berezko eginkizunak dituen organo gisa; horrela, beraren eginkizunak hasieratik bereiztu dira Frantziako Toki Kon tseiluaren edo Espainiako Osoko Bilkuraren eginkizunetatik, eta hori geroago ikusiko dugu xehetasunez.