UDALERRIA ETA PROBINTZIA
173
3. UDALERRIKO BIZTANLERIA Hasteko, udalerriko biztanleriari buruzko arautegiak ondoko betebeharra ezarri du: espainiar guztiak eta Espainian bizi diren atzerritar guztiak ohiko bizilekua duten udalerrian erroldatu behar dira. Ohiko bizileku bat baino ge hiago izanez gero, urtean zehar zeinetan gehiago bizi, hantxe erroldatu be harko dira. Horren harira, esan behar da gaur egungo gizartearen mugikortasunak eta zirkulazio askerako eskubideak berak ere oztopatu egiten dutela auzotar izae ra inguruabar materialen arabera zehaztu ahal izatea (bizialdien edota udal mugarteren batekin izandako ondare loturen arabera, esaterako). Azken fi nean, bizilekuaren izaera finkatzeko datu erabakigarria erroldaketa da. Ildo horretatik, edozein udalerritako erroldan alta jaso ahal izateko —bizilekudun zein igarole gisa—, hiritarrak hauxe besterik ez du egin behar: lehenago bizi izan den udalerriko erroldan baxa ziurtagiria aurkeztu. Horrela, «erroldan inskribatzeaz batera» eskuratzen da bizilekudun izaera. Errolda agiri publiko eta sinesgarria da administrazio ondore guztietara ko, eta agiri horretan, honako datuak jaso behar dira: «harreman juridiko publikoetarako beharrezkoak diren datu pertsonalak eta, euren artean, Esta tuak zein herri administrazioek euren koordinazio eginkizunak betetzeko uda lei eska diezazkieketen datuak; nolanahi den ere, beti errespetatu beharko di ra Konstituzioan aintzatetsitako oinarrizko eskubideak». Beste alde batetik, lotura estua dagoenez udal errolda eta hauteskunde sistemaren artean, udale rriek bost urterik behin berriztatu behar dituzte erroldak, eta urtero zuzendu behar dituzte. Hori egitean, gainera, Estatuko Administrazioak bidalitako gi dalerro nahiz jarraibide teknikoak bete beharko dira (Toki Eraentzari buruzko 1986ko Testu Bateginaren 14. art.). Erroldak agertarazten duen izaera, ostera —hau da, bizilekuduna auzotar edo egoiliar izatea—, eduki irizpidearen araberakoa da. Horren harira, auzo tarrak dira erroldan inskribaturik dauden eta udal mugartean bizi diren adin nagusiko espainiarrak; egoiliarrak, ordea, udal mugartean bizi diren atzerri tarrak zein adingabeko espainiarrak dira, baldin eta halakotzat inskribatuta badaude udal erroldan (16. art.). Auzotarren eskubide eta betebeharrei dagokienez, bestalde, Toki Eraen tzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legeak horiei buruzko zerrenda egin du. Zernahi gisaz, zerrenda hori ez da xehexehea, legeek ezarritako beste edo zein eskubide nahiz eginbehar aipatzen baitira bertan. Dena den, lege horrek ondoko eskubide eta eginbeharrak zerrendatu ditu: a) Hautatzaile zein hautatua izateko eskubidea, hauteskunde legeriaren arabera.