Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 171

UDALERRIA ETA PROBINTZIA

171

ko Administrazioaren buru eta Estatuaren ordezkari udalerrian). Espainian, udalerria horrelaxe ikusi izan da beti, eta Frantzia nahiz Italiako udalerritasu­ nean, oraindik orain horrelaxe ulertzen da. Hala ere, geroago ikusiko dugun bezala, Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legeak ez du aipatu udalerria Estatuko Administrazioaren egitura deskontzentratu antzo, ezta al­ katea udalerrian Estatuko Administrazioaren ordezkari moduan ere. Bestalde, kontzeptua azaldu ondoren, legeak udalerriaren osagaiak aipatu ditu: lurraldea, biztanleak eta antolaketa.

2. UDAL MUGARTEA Legeak dioenez, Udalak lurralde zehatz batean egikaritzen ditu bere es­ kumenak eta lurralde horri deitzen zaio udal mugarte. Kontzeptua eman on­ doren, udalerriak sortu nahiz ezabatzeari buruzko arazoak aztertu dira (Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legearen 12 eta 13. artikuluak, eta toki eraentzari buruzko testu bateginaren 2.etik 12.era artekoak; testu bategi­ na apirilaren 18ko 781/1986ko Legegintzazko Errege Dekretuak onetsi zuen). Arlo honetan, arauketa berriak udalerri naturalaren tesiari ekin dio, hau da, udalerrien kopuru nahiz zabaleraren ukiezintasunari. Ondorioz, ez da onartzen osoko aldaketarik; egin daitezkeen aldaketa bakarrak, haatik, udale­ rri batzuetako unean­uneko eraldaketak dira, udal mugarteak aldatzearen tek­ nika apal eta mugatuaren bidez. Aldaketa horiek, gainera, ondoko baldintza eta kasuetan bakarrik egin daitezke: —Udal mugarteak aldatzeak ezin ekar dezake, inola ere, probintziaren mugak aldaraztea. Bestalde, udal mugarte bateko biztanleguneak ezin daitez­ ke bereiztu, jatorrizko udalerriko beste biztanleguneren bati lotuta badaude kale zein hirigune baten bidez. —Udalerri berriak, ostera, lurraldearen arabera bereiztutako biztanlegu­ neetan bakarrik sor daitezke, baldin eta udalerri berri horiek udal eskumenak betetzeko nahikoa baliabide badute, eta lehendik ematen zituzten zerbitzuen kalitateari eusten badiote. —Udalerri bat (edo gehiago) mugakide den beste udalerri bati (edo ba­ tzuei) eranstea erabaki ahal izateko, beharrizan nabaria egon behar da, edota ekonomia nahiz administrazio egokitasunaren inguruko arrazoi argiak izan behar dira. —Udalerri mugakideak bat­egitea, udalerri bakarra sortzeko, ondoko ka­ suetan gerta daiteke: a) bategin ezean, udalerri horiek legeak ezarritako gu­ txiengo zerbitzuak eskaintzeko baliabiderik ez dutenean; b) euren hiriguneak nahastu egiten direnean, hirigintza garapenaren ondorioz; c) beharrizan naba­


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.