170
RAMÓN PARADA
1. UDALERRIA. KONTZEPTUA ETA OSAGAIAK Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legeak honela definitu ditu udalerriak: «Estatuko lurralde antolaketaren oinarrizko erakundeak dira, baita hiritarrek herri arazoetan parte hartzeko zuzeneko bideak ere; erakundeok, bestalde, autonomiaz instituzionalizatu eta kudeatzen dituzte kolektibitateen interesak» (1.1. art.). Horrez gain, lege horrek nortasun juridikoa eta gaitasun osoa eman dizkie udalerriei euren helburuak betetzeko (11. art.). Horren ildotik, udalerria oinarrizko toki erakundetzat hartzean, Espainia ko oraintsueneko legerian dagoen ulerkera «naturalista»ri ekin zaio. Hasteko, udalerriei buruzko 1870 eta 1877ko legeen arabera, udalerria «udal mugarte berean bizi ziren pertsonen legezko elkartea» zen. Alabaina, CALVO SOTELO ren 1924ko Udal Estatutuak, pertsona eta ondasunen elkarte «natural» antzo definitu zuen udalerria, legeak aintzatetsitako (eta ez berez sortutako) elkarte «natural» gisa, alegia. Gisa bertsuan, II. Errepublikaren 1935eko Legean ere, azken definizio horri ekin zitzaion, nahiz eta Errepublikako erregimen politi koaren ideologia oso desberdina izan arren. Azken buruan, Francoren erregi meneko legerian izugarri indartu zen ulerkera «natural» hori; erregimen ho rretan, udalerriaren izaera naturalak —familia eta sindikatuarekin batera— demokrazia organiko berezia egituratzeko balio izan zuen eta, horren ildotik, «oinarrizko» adierazmoldea «natural» adierazmoldearen sinonimotzat erabili zen (1955eko testu artikulatua, Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruz ko 1958ko Legea eta Estatuari buruzko 1967ko Lege Organikoa). Guztiarekin ere, udalerri naturalaren tesia erregimen politiko ugarik era bili izan duten arren, ez da ondoriorik gabeko tesi soila: udalerriak naturalak badira, naturak berak aldez aurretik ezarritako ordenari egindako eraso bihur tuko da udalerri horien egituraren edozein aldaketa orokor. Ondorenez, lehen dik dauden udalerriak nahitanahiez errespetatu behar dira, baita euren euska rri den udal lurralde zatiketa ere. Horrela, ab initio oztopatzen da Toki Admi nistrazioa osotasunean berregituratzea —beste herri batzuetan, ostera, egin da berregituraketa hori—. Ulerkera hori, beraz, aldaketarik ez egitearen aldekoa da; arean bere, ez du onartzen udalerrien zabalera nahiz biztanle kopurua ge hitzearen bidez, udalerri horien zenbatekoa urritzea. Ondorenez, ulerkera ho rrek ez du errazten herri zerbitzu errentagarriak ezartzea, ezta Toki Adminis trazioaren gastu orokorrak gutxitzea ere. Taxu berean, udalerria Estatuaren bizkarrezurtzat hartzea —beraren kon notazio «naturalistak» alde batera utzita, konnotazio horiek ez baitira aipa tzen ez probintziari ez autonomi erkidegoei buruz— ondoko kasuan bakarrik uler daiteke: udalerria Estatuko Administrazioaren egitura deskontzentratu tzat hartzen denean, alkatearen eta beraren izaera bikoitzaren bidez (udalerri