Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 168

168

RAMÓN PARADA

Lurraldearteko Konpentsazio Fondoari dagokionez, esan behar da fon­ do hori autonomi erkidegoen artean banatzen dela, banatu ere lurralde bakoi­ tzeko langabezia nahiz migrazio indizeen proportzio zuzenean, eta lurralde horietako errenta mailaren alderantzizko proportzioan. Ondorioz, sistema ho­ rrek desoreka handiak sortarazi ditu —Madrilgo autonomi erkidegoak, berba­ rako, langabetu asko baditu ere, oso diru gutxi jasotzen du; beste autonomi er­ kidego batzuek, ordea (Gaztela­Mantxa, esaterako), fondoaren bidez finantza­ tzen dituzte Estatuaren beraren obrak—. Horrez gain, fondo hori inbertsio gastuei modu zurrunean lotzen zaie eta horrek ere zailtasunak dakartza. Egin­ ­eginean ere, gutxitu egiten da autonomi erkidegoek finantza arloan duten au­ tonomia, zerbitzu berrien azpiegitura finantza dezaketelako bakarrik, eta ez zerbitzuon mantenimenduak dakartzan gastuak.

C) Nafarroa eta Euskal Herriko Autonomi Erkidegoaren eraentza pribilegiatua. Kupo sistema Autonomi erkidego hauen eraentza bereziak oinarri bikoitza du. Batetik, lurralde horiek Antzinako Erregimenean lurralde salbuetsiak izatearen ondo­ rio da eraentza hori; eta, bestetik, oraintsuagoko oinarria gerra karlisten oste­ ko itun eraentza da. Gaur egun, Konstituzioak berak bidezkotzen ditu lurralde horien pribilegioak, eskubide historikoak errespetatzea agindu duenean (Eus­ kal Herriko Autonomi Erkidegoaren estatutuan eta Nafarroako Foru Eraentza­ ren Hobeagotzeari buruzko Legean jasotakoak, 1982ko abuztuaren 10eko Le­ gean alegia). Dena den, filosofia bera aurki dezakegu kasu bietan: autonomi erkidego horiek biltzen dituzte zergak euren lurraldetan eta, ondoren, jasota­ koaren zati bat Estatuari ematen diote, gastu orokorrei laguntzeko. Euskal Herriko Autonomi Erkidegoak, esaterako, osoko kupoa ematen dio Estatuari. Kupo horrek hiru probintzietako kupoak batzen ditu eta, izatez, au­ tonomi erkidegoak bereganatu ez dituen Estatu zametan laguntzeko kontribu­ zioa da. Kupoa zehazteko, batzorde mistoaren akordioa behar da lehenengo eta behin, ondokoek osaturiko batzordearena, alegia: batetik, foru aldundi ba­ koitzeko ordezkari batek eta Euskal Herriko Gobernuko beste horrenbeste or­ dezkarik eta, bestetik, Estatuko Administrazioaren ordezkari kopuru berdi­ nak. Kupoa finkatzeko metodoa, azkenik, batzordeak bost urtetik bost urtera zehaztu eta urtero berrikusi behar du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu