Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 166

166

RAMÓN PARADA

buruzko arazoa dirulaguntzen izaeraren ingurukoa izan da. Egin­eginean ere, eztabaidatu da diru­laguntza horiek baldintza gabekoak izan behar diren, Es­ tatuek gastuak egiteko duten askatasuna errespetatuz —horixe ezarri nahi izan zuen 1972ko State and Local Fiscal Assistence Actek—, edota laguntza espezializatuak izan behar diren, hots, Federazioak ezarritako ukitze eta lehe­ nespenen araberako laguntzak. Alemaniako jatorrizko federalismoan —Inperioko Konstituzioa indarrean zegoen garaikoan—, tributurik gehienak Estatuei zegozkien, eta Inperioaren esku­hartzea aduana eta tabako zergetara mugatu zen. Egoera hori Weimarko Konstituzioarekin hasi zen aldatzen, eta gaur egun, Bonngo Oinarrizko Le­ gearen ostean emandako legeek zehaztu dute (1949, 1967 eta 1969ko legeek). Lege horien helburua izan da Estatuetako Ogasunen eta Federazioko Ogasu­ naren arteko banaketa gainditu eta diru sarreren sistema baterakoi eta zentra­ lizatua eratzea; horrela, diru sarrera horiek Federazioaren fondo erkidean sar­ tu behar dira, gero Estatuen artean banatzeko. Dena den, errealitatea oraindik ez da hori. Aitzitik, badira Federazioari erreserbaturiko zergak —aduanei buruzkoak, zerga monopolioak, kontsumo zergak (salmenten kopuruaren gai­ neko zerga kenduta), kapitalaren trafiko, aseguru nahiz ganbio­letren gaine­ koak, ondarearen gaineko aparteko zergak eta gainerako karga osagarriak—, Estatuei erreserbaturikoak (kapital, oinordetza, automobil, trafiko, garagar­ do nahiz jokoaren gaineko zergak), eta zerga elkarbanatuak (errenta, sozie­ tate zein salmenten kopuruaren gaineko zergak). Azken horiek dira, hain zu­ zen, tributurik garrantzitsuenak, eta Federazioak horiexetan hartzen du parte­ rik gehien (salmentetan, esaterako, 100eko 70). Sistemari buru emateko, bes­ talde, Oinarrizko Legeak konpentsazio bidea jaso du 107.2. artikuluan: Fede­ razioak lege bat emanda konpentsatu behar du Estatuen finantza gaitasun des­ berdina; horretara, lege horren bidez, Federazioaren baliabideak eman ahal zaizkie gaitasun gutxiko Estatuei, euren finantza beharrizan orokorrak modu osagarrian bete ditzaten.

B) Konstituzioaren arauketa eta LOFCA Oro har, esan daiteke Espainiako Konstituzioak finantza autonomia arau­ tu duenean, Alemaniako federalismoa hartu duela oinarritzat. Autonomia hori 156. artikuluan jaso da, eta beraren helburua autonomi erkidegoen eskumenak garatu eta betearaztea da. Edonola ere, autonomia hori mugatuta dago. Haste­ ko, Estatuko Ogasunarekin izan behar duen koordinazio printzipioak nahiz espainiar guztien elkartasun printzipioak mugatzen dute. Bestalde, kontutan hartu behar da autonomi erkidegoek ezin dezaketela zerga neurririk hartu eu­ ren lurraldetik kanpo dauden ondasunen gain; taxu berean, autonomi erkide­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu