Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 165

AUTONOMI ERKIDEGOAK

165

—Legeak ezarritako errekurtsoak autonomi erkidegoko gizarte auzietarako epaitegien ebazpenen aurka. —Autonomi erkidegoko gizarte auzietarako epaitegi desberdinen artean sor daitezkeen eskumen arazoak. Ikus daitekeenez, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioa egokitu egin zaio Justizi Auzitegi Nagusian auzialdiak agortzearen printzipioari. Hori dela bi­ de, beste arazo hau sortu da: auzitegi horien epaiak ezin daitezke berrikusi, ez gorajotzearen bidez —kendu egin da bigarren auzialdi hori—, ezta kasazio erre­ kurtso berriaren bidez ere —errekurtso hori Auzitegi Gorenean jar daiteke, au­ tonomi erkidegoaren egintza errekurrituak Estatuko Zuzenbidea hautsi duenean bakarrik Epai Botereari buruzko Lege Organikoaren 58.4. art.)— Beraz, autono­ mi erakundeen jarduera autonomi erkidegoaren Zuzenbideari egokitu zaion ala ez behin bakarrik aztertu ahal izango da eta, ondorioz, urratu egingo da epaileen benetako babesa bermatzen duen printzipioa, printzipio horrek auzialdi bikoitza egotea baitakar.

8. ZERGA NAHIZ FINANTZA SISTEMA A) Sistema federaletan Espainiako konstituziogileek autonomi erkidegoetako zerga sistema era­ tzean, Estatu federalekin homologatzea nahi izan zuten. Hasieran, Estatu ho­ rietan Estatukideak arduratzen ziren zerga sarrera nahiz gastuez, eta zeregin horretan, askatasun handia zuten. Gaur egun, ordea, Federazioak egiten ditu gasturik gehienak, eta berak ditu zergak ezarri eta biltzeko ahalmenik zabale­ nak. Horren ondorioz, Estatukideetako Ogasunek gero eta berezko zerga iturri gutxiago dute eta, horrela, gero eta dependentzia nahiz menpekotasun gehia­ go dute Federazioko Ogasunari dagokionez. Ogasun hori indartsua eta zentra­ lizatua da, eta Estatukideak bertatik bizi dira, diru­laguntzak jasota eta Esta­ tuko diru sarreretan parte hartuta. Ulerbidez, Ipar Amerikako sisteman Federazioko Ogasunaren indartzeak izan du bere arrazoia: Federazioari gastuak egiteko ahalmen orokorra aintza­ testea (General Spending Clause, 8. artikuluko General Welfare Clausetatik ondorioztatua); ahalmen horri esker, Federazioak lehen Estatuen erantzukizu­ nekoak ziren sektoreetan har dezake parte. Horrela, diru­laguntzak direla­eta indartu egin da Estatuetako Ogasunek Federazioko Ogasunarekiko duten menpekotasuna. Horren harira, azken bolada honetan Estatuen finantzaketari


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.