Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 162

162

RAMÓN PARADA

alderdi politikoek gero eta garrantzi handiagoa izatearen ondorioz. Alderdiok bigarren Ganbara hori Ganbara arrunt bihurtu dute, bertan entzuten den ahots bakarra alderdien ahotsa delarik (eta ez, ordea, Estatukideen ordezkari diren senatoreena). 1978ko Konstituzioaren egileek ere lurralde ordezkaritzarako Ganbara gi­ sa eratu nahi izan dute Senatua, eta horrelaxe definitu du Ganbara hori 69.1. artikuluak. Artikulu horren arabera, Senatuan lau senatore izan behar dira probintzia bakoitzeko; Ceuta eta Melillak ere bakoitzak bi senatore dituzte; azkenik, autonomi erkidego bakoitzak berez senatore bat eduki behar du, eta beste bat milioi bat biztanleko. Edozein modutara ere, Senatuak ez du eratxi­ kipen askorik Lurralde Ganbara gisa: batez ere, autonomi erkidegoen arteko hitzarmenetarako baimena ematean edota Lurraldearteko Konpentsazio Fon­ doa banatzean hartzen du parte (145.2 eta 158.2. artikuluak). Legegintza pro­ zedurak, bestalde, Senatuan hasten dira, baina erabakiak Kongresuarekin ba­ tera hartu behar dira. Horrenbestez, Senatuaren eginkizun garrantzitsu baka­ rra (salbuespenekoa bada ere) 155. artikuluan jasotakoa da: autonomi erkide­ goren batek bere betebeharrak ez dituenean gauzatzen, edota interes orokorra urratzen duenean, Gobernuak neurri egokiak har ditzake jokabide hori zuzen­ du eta interes orokorra babesteko, baina neurriok Senatuak onetsi behar ditu. Dena dela, argi dago Senatua lurralde ordezkaritzarako Ganbaratzat har­ tzea (Konstituzioak dioen bezala) ez datorrela bat erakunde horren arauketa­ rekin. Horrek, ordea, badu azalpen erraza: Konstituzioa idatzi zenean, Auto­ nomien Estatua noraino helduko zen jakiterik ez zegoen. Dena utzi zen prin­ tzipio esku­emailearen menpe, hots, autonomi erkidegoen eraketa probintzia mugakideen borondatearen menpe zegoen. Horren ondorioz, oso zaila zen on­ dokoa asmatzea: batetik, sor zitezkeen autonomi erkidegoen kopurua eta, bes­ tetik, autonomiak izan zezakeen hedadura (gerta zitekeen autonomia erregio gutxi batzuetan bakarrik sortzea ala, suertatu den bezala, eredu hori nazioko lurralde osora zabaltzea).

B) Epai boterearen antolaketa eta autonomi erkidegoak Epai boterearen batasuna nahiz independentzia ezartzen duen printzipioa zainduz (Konstituzioaren 117.5. art.an eta beste hainbat manutan nagusiara­ zitako printzipioa), 152.1. artikuluak hauxe xedatu du: autonomi erkidegoko lurraldean, Justizi Auzitegi Nagusiak burutzen du epai boterearen antolaketa; orobat, lehen auzialdiko organo eskuduna dagoen autonomi erkidegoko lu­ rraldean agortzen dira ondorengo auzialdiak ere. Manu horiek nekez harmoniza daitezkeen arren, konbinazio horrexetatik sortu zen Epai Botereari buruzko 6/1985 Lege Organikoaren sistema (uztaila­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.