AUTONOMI ERKIDEGOAK
161
ekimena, araudiak emateko ahalgoa, zuzendaritza politikoa, Administrazioa ren kontrola eta abar). Kontseilarien kopurua, bestalde, aldakorra da eta, zen tzuzkoa denez, nazioko Gobernuko ministroen kopurua baino txikiagoa izaten da. Hala ere, antzekoa da batzuen eta besteen estatus juridikoa. Horrenbestez, lehendakariak izendatu eta kentzen ditu kargutik. Kontseilariek, azkenik, Au tonomi Administrazioaren adar bat dute euren ardurapean eta, adar horretan, araudiak emateko ahalgoa eta administrazio zuzendaritza dituzte. Administrazio ereduaren alorrean, autonomi erkidego gehienek euren an tolaketa berezia eratu dute, nahiz eta hasieran aukera izan toki erakundeen Administrazioan oinarritu eta zeharkako Administrazioa eratzeko. Hori egin beharrean, ostera, autonomi erkidego gehienek Estatuaren antolaketa kopiatu eta euren antolaketa berezia egituratu dute. Hori dela bide, Administrazio hori eratzen dute batetik, erdiko mailek (departamenduek, zuzendaritza nahiz zu zendariordetza nagusiek), bestetik, maila periferikoek (kontseilaritzen probin tzia eskuordetzek) eta, azkenik, Administrazio instituzionalak (Estatuko Au tonomi Erakundeei buruzko Legean ezarritako formulen kopia den Adminis trazioak). Egineginean ere, erakunde nahiz funtzionarioen kopurua biderka tzen duen irtenbide «ponpoxoa» lortu da; irtenbide hori, batetik, politikarien moderaziorik ezaren ondorioa da eta, bestetik, zerbitzu transferentzien siste marena. Edonola ere, gehiegikeriak nabariak dira, eta ezin da bidezkotu auto nomi erkidego guztietan (hamazazpietan) Estatuko Administrazioaren eredua kopiatu izatea, eta eredu horrekin batera, beraren ustezko burokrazia akatsak jasotzea.
7. AUTONOMI SISTEMAK DUEN ERAGINA ESTATUAREN ANTOLAKETAN Estatuko zenbait erakundek —Estatuko Administrazioan sartzen direnak alde batera utzita— boterearen lurralde antolaketa berriaren eragina izan dute eta, ondorioz, aldatu edota berreratu egin dira. Erakunde horiek aztertuko di tugu jarraian:
A) Senatua Estatu federaletan, bigarren Ganbara Estatukideen ordezkaritza gisa egi turatzen da; bestela esanik, lurralde ordezkaritzarako Ganbara izaten da, hots, Estatuek izendaturiko parlamentukideek osatutako Ganbara. Horrenbestez, erakunde hori Federazio egiturari loturiko arazoak aztertzeko jaio da. Zernahi den ere, gogorarazi behar da ordezkaritzarako joera horrek porrot egin duela