160
RAMÓN PARADA
—Aipatu dugunez, estatutuek biltzarrei euren burua arautzeko nahiz an tolatzeko ahalmena aintzatetsi diete eta, ondorioz, biltzar horien jardunbideari dagokion guztia biltzarretako barne araudiek arautu behar dute (aurrekon tuak, langileei buruzko eraentza etab.). Edozein modutara ere, Gorte Nagusie tako Kongresu eta Senatuarentzat ezarritakoaren antzera arautu dira araudi horietan arlo hauek: batzarraldiak, parlamentuaren agintealdiak edota era kundearen organoak (lehendakaria, Mahaia, osoko bilkura, batzordeak, Parla mentuko taldeak etab.). —Autonomietako biltzarrak, azkenik, agintealdia amaitzen denean dese giten dira, edota lehendakaria izendatzen ez denean ezarritako epemugan (epemuga hori, gehienetan, bi hilabetekoa izaten da). Euskal Herriko estatu tuak bakarrik ahalbideratu du autonomi gobernuko lehendakariak desegitea biltzarra.
B) Autonomietako botere betearazlea Autonomi erkidegoetako eginkizun betearazleak hurrengo kargu eta era kundeek gauzatzen dituzte: lehendakariak, Gobernu Kontseiluak, lehendaka riordeek eta kontseilariek. Lehenengoarekin hasteko, lehendakaria autonomi erkidegoko ordezkari gorena da eta, horrezaz aparte, Estatuaren ordezkaritza arrunta gauzatzen du (Konstituzioaren 152.1. art.). Lehendakaria Biltzarrak hautatu eta kargutik kentzen du, parlamentu sistemetan egin ohi den bezala (kargutik kentzeari dagokionez, berbarako, arrazoi hauek aipa daitezke: hauteskundeen ondorioz biltzarra berriztatzea, zentsura mozioak aurrera egitea, konfiantza arazoa gal tzea, lehendakariak berak kargua uztea, ezgaitasun kariren bat izatea etab.). Lehendakariaren eskurantzak hurrengoak dira: Gobernu Kontseiluaren kideak izendatzea eta kargutik kentzea; kontseilu horren jarduerak zuzendu nahiz koordinatzea eta, orokorrean, Autonomi Administrazioaren hierarkia gorenari zein zuzendaritza politikoari lotutako guztia. Lehendakari kargua, bestalde, bateraezina da beste edozein funtzio publiko nahiz pribaturekin; gai nera, lehendakariak hainbat ohore ditu beraren maila delaeta (gorentasun tratamendua izatea, autonomiako gainerako agintarien aurretik joatea, banderatxoa erabiltzea etab.). Eskubideei dagokienez, zerbitzusariez gain, zenbait autonomi erkidegotan biziarteko pentsioa ematen zaio lehendakariari, kargua utzarazi eta gero (Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan, adibidez). Bigarrenez, Gobernu Kontseilua dugu, eta erakunde horrek Ministroen Kontseiluaren eskemari ekin ohi dio. Horretara, autonomia mailan, Minis troen Kontseiluak dituen eginkizunak izaten ditu (besteak beste, legegintza