Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 15

ADMINISTRAZIO ANTOLAKETAREN PRINTZIPIOAK

15

Zuzenbidea, eta bestetik, taldeen edo erakundeen Zuzenbidea (Zuzen­ bide publiko berria); izan ere, erakunde publiko eta pribatuak —baita batak zein besteak eraentzen dituzten arauak— alderatuz gero, ikusten da oroko­ rrean antzekoak direla. Esaterako, sozietate anonimo bat eta Estatua aldera­ tzen baditugu, bietan aurkituko ditugu antzeko organoak: sozietate anonimo­ an badira legegintza eginkizunak dituzten ordezkaritza organoak (batza oro­ korra), organo betearazleak (administrazio kontseilua), baita Estatuko epai­ leen antzeko jagotza eginkizunak dituzten organoak ere (jagotza kontseiluak eta kontuen azterlariak). Horrez landara, sozietate anonimoan eskuordetza ka­ suak ere gertatzen dira, herri administrazioetan bezala. Horiek ezezik, beste­ lako antzekotasunak ere badira: erabakiak hartzeari eta eragingarritasunari buruzko arauak antzekoak dira, baita egintzak baliogabetu eta aurkaratzearen ingurukoak ere (aurkaratzeko epe laburra duten alde bakarreko erabakiak dira guztiak); bazkidea sozietatearen menpe dago (administratua Administrazioa­ ren menpe dagoen bezala), eta bereiztu egiten dira bazkidearen banakako es­ kubideak eta sozietate eskubideak (administratuaren eta Administrazioaren eskubide eta interesak bereizten diren moduan). Beraz, datu horien eta beste batzuen arabera, ikusten da Zuzenbideak antzeko erantzunak eta teknikak dituela erakunde publiko eta pribatuetarako.

2. AHALGO ANTOLATZAILEA. MUGAK ETA PRINTZIPIO OROKORRAK Administrazioek euren egitura itxuratzeko duten ahalmen multzo gisa de­ fini dezakegu ahalgo antolatzailea. Horrenbestez, euren burua antolatzeko au­ kera izango litzateke. Historian barrena, ahalgo hori nahastu egin da, hein batean, erregek zuen ahalmenarekin funtzionario eta agintariak izendatzeko. Ahalmen hori errege onurabidetzat hartu zen, hain zuzen, printzeak erresuman bere ahalgo gorena ziurtatzeko onurabidetzat. Konstituzionalismoarekin, aldiz, ahalgo antolatzailea zatitu egin da hainbat mailatan: ahalgo horren oinarriak Konstituzioak ezartzen ditu (botere ba­ naketa, Estatuko burutza, lurralde antolaketaren mailak). Ondoren, botere le­ gegileak berak egituratzen ditu administrazio organoak, edota doitu egiten du Administrazioa antolaketa araudiak egiteko; beti ere, doikuntza hori Kons­ tituzioak nahiz lege arruntek ezarritako mugen barruan egin behar da. Esana­ hi hertsian, beraz, hauxe da ahalgo antolatzailea: Administrazioak duen ahal­ mena, bere egitura Konstituzioak eta lege arruntek ezarritako mugen barruan itxuratzeko. Dena dela, ahalgo horren norainokoa ulertu eta neurtzeko, kontu­ tan hartu behar da batetik, ahalgoa nola banatzen den Estatuko organoen ar­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu