Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 159

AUTONOMI ERKIDEGOAK

159

ko erakundeak bereiztu eta goratzeko, izen historiko oroitarazleak erabili di­ tuzte (Xunta, Generalitat, Junta de Comunidades, Consell etab.). A) Biltzar legegile edo Parlamentua Estatuturik gehienetan, honexetan datza autonomi erkidegoetako gorengo organo horren eraentza: —Autonomietako Parlamentu guztiek Ganbara bat bakarrik dute, kideen kopurua aldakorra izanik. Kide horiek hauteskundeei buruzko legeria oroko­ rraren arabera hautatzen dira, eta legeria hori oinarrizkotzat jo da (Konsti­ tuzio Auzitegiak 1983ko maiatzaren 16an emandako epaia), beti ere, autono­ mi erkidegoetako legeriak ezarritako berezitasunak kontutan hartuta —legeria hori estatutuetako aginduen ondorio da—. —Gehienetan, hauteskunde mugabarrua probintzia izaten da, probintzia bakarreko autonomi erkidegoen kasuetan izan ezik; horietan, mugabarruak epai barrutiak dira, edota estatutuek zehaztutako udalerriak. Hautapena, be­ rriz, egiten da hautespen unibertsal, aske, zuzen eta sekretuaren bidez, pro­ portziozko ordezkaritza sistemaren arabera. —Hautatzeko eskubidea, bestalde, ondokoek dute: autonomi erkidegoko edozein udalerritan bizilekua duten hamazortzi urtetik gorako hiritarrek. Hautatua izateko, ez da ezarri horrelako betekizunik; arean bere, autonomi er­ kidegoetako legeriaren bidez jorratu beharreko gaiak izan arren, estatutuek ez dituzte beren beregi aipatzen hautatuak ez izateko arrazoiak edo bateraezinta­ sun zioak; alabaina, horrek ez du sortarazten arazo berezirik, arlo horietan autonomi erkidegoetako legeak eta lege orokorrak bat etorten baitira. Horren harira, esan behar da autonomietako parlamentukideek —agin­ duzko agintaritzapean ez daudenek— Gorte Nagusietakoek duten bortxaezin­ tasuna dutela, hau da, ezin daitekeela kide horien aurka egin, eurek egindako adierazpenen edota emandako botoen ondorioz. Ukiezintasunari dagokionez (estatutuetan ere aintzatetsi egin da hori), Konstituzio Auzitegiak adierazi du autonomi erkidegoetako parlamentukideek ez dutela Konstituzioaren 71. arti­ ikuluan jasotako ukiezintasuna (1981eko azaroaren 12ko epaia). Artikulu ho­ rren arabera, parlamentukideak ezin dira auzipetu Ganbarek horretarako bai­ menik ematen ez badute. Autonomietako parlamentukideek, ordea, ukiezinta­ sun partziala besterik ez dute, eta ageriko delitua eginez gero bakarrik atxilo­ tu edo atxiki daitezke. Horrez gain, foro berezia dute: parlamentukide horien erruztatze, presondegiratze, auzipetze nahiz epaitzea autonomi erkidegoko Justizi Auzitegi Nagusiaren eskumenekoa da, eta lurralde eremu horretatik kanpo, Auzitegi Goreneko Sala baten eskumenekoa, Zigor Auzietarako Sala­ rena, hain zuzen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.