158
RAMÓN PARADA
mazio guztia eman behar dio autonomi erkidegoko Gobernu Kontseiluari —eta, beraren bidez, Biltzar legegileari—, organo horrek autonomi erkide goaren eskumenak behar bezala egikari ditzan. Edu berean, gobernu eskuor deak bere eginkizunak hobeto betetzeko informazioa eska dezake, eta autono mi erkidegoetako Administrazioaren erakundeek informazio hori nahitaez es kaini behar diote, autonomi bakoitzeko lehendakariaren bitartez».
6. AUTONOMI ERKIDEGOEN ANTOLAKETA Autonomi antolaketari buruz, egia esan, 1978ko Konstituzioak ez du gau za handirik xedatu. Gai horretan —beste batzuetan bezala—, konfiantza ge hiegi jarri da estatutuetan zehaztu beharreko printzipio eskuemailean. Kons tituziogileak antolaketa eskema besterik ez du ezarri 152. artikuluan. Eskema hori autonomia osoko erkidegoei bakarrik aplikatu ahal izango zaie, (hots, 151. artikuluko erkidegoei), baina mailaz mailako autonomiak (148. artikulu koak) aipatu ere ez dira egin. Ondorioz, bigarren horiek lehenengokoentzat ezarritako eredua erabili dute. Hortaz, «autonomia erakundeen antolaketa» ondokoek osatzen dute: Bil tzar legegileak, Gobernu Kontseiluak eta lehendakariak. Biltzar legegilea hautespen unibertsalaren bidez hautatzen da, proportziozko ordezkaritza sis temaren arabera eta, beraz, erakunde horrek lurraldeko zati guztien ordezka ritza bermatzen du. Gobernu Kontseiluak eginkizun betearazle nahiz admi nistratiboak ditu; eta, azkenik, lehendakaria dugu, Biltzarrak bertako kideen artean hautatua eta erregek izendatua. Lehendakariaren eginkizunak hauexek dira: Gobernu Kontseilua zuzentzea, autonomi erkidegoaren gorengo ordez karitza gauzatzea eta Estatuaren ordezkaritza arrunta egikaritzea autonomian. Bestalde, lehendakariak eta Gobernu Kontseiluaren kideek erantzukizun poli tikoa dute Biltzarrean. Esan bezala, organo horiek guztiak edozein autonomi erkidegotako anto laketan agertzen dira. Hortaz, gaur egun ez du zentzurik hasiera batean kale ratu zen eztabaidak, hots, erakundeen orokortze horrek Konstituzioa urratzen zuen ala ez eztabaidatzeak. Argi dago sistema osoa Parlamentuzko Gobernu ereduan oinarritzen dela, eredu horren osagai guztiak agertzen direlako: lehe nik, eginkizun betearazleak ondo bereiztu dira, Biltzarraren ahalmen esparru tik kanpo utziz; hurrenik, eginkizun horiek gauzatzeko ardura Kontseilu bati eman zaio —Biltzarrak bere kideen artean hautaturiko Kontseiluari—, eta kontseilu horrek erantzukizun politikoa du Biltzarrean. Autonomi erakunde sistema eta beraren organoak izendatzeko erabili diren izenak, ordea, desber dinak dira guztiz. Egineginean ere, estatutugileek, euren autonomi erkidego