AUTONOMI ERKIDEGOAK
157
hurtu direla eta, desobeditzeak gertatuz gero, zigor neurriak aplikatuko direla. Horren ondorioz, autonomi erkidegoetako organoen desegitea beste irtenbide rik ezean bakarrik aplikatuko litzateke, hau da, azken konponbide gisa.
F) Gobernuaren eskuordea eta informazio eginbeharra Estatuak dituen kontrol eta kooperazio erantzukizunak behar bezala gau zatu ahal izateko, beharrezkoa da autonomi erkidegoen jarduera ondo ezagu tzea. Konstituzioak ez du beren beregi betebehar hori ezarri, baina uler daite ke modu inplizituan agertzen dela hainbat konstituzio manutan (ulerbidez, es tatistika arloari buruzko eskumenak Estatuaren eskumen esklusibo gisa kali fikatu direnean, Estatuaren helburuei lotutako kasuetan bakarrik bada ere). Hutsune hori betetzeko, Autonomi Bideari buruzko Legeak ezarri du Go bernuak —eta, behar izanez gero, Gorte Nagusiek ere— autonomi erkidegoei eskatu ahal diela euren jarduerei buruz behar duen informazio guztia. Baina bide hori autonomi erkidegoek ere erabil dezakete, eurek ere informazio ber dina eskatu ahal izango diotelako Estatuari. Informazio eginbehar hori balioz kotzat jo izan da Autonomi Bidea Harmonizatzeari buruzko Lege Organikoa ren (LOAPAren) inguruko epai batean, 1983ko abuztuaren 5ekoan hain zuzen: «informazio eginbeharra —esan du Konstituzio Auzitegiak— Estatuko Admi nistrazioaren eta autonomi erkidegoetako administrazioen arteko elkarrekiko eginbeharra da; hori dela eta, uler daiteke eginbehar hori Estatuaren eta autonomi erkidegoen arteko harremanak zuzendu behar dituen elkarlan printzi pio orokorraren ondorio dela». Zailagoa da eginbehar hori garatzeko moduak zehaztea, baita autonomi erkidegoen edota Estatuaren arteko elkarlanik ez dagoenean, eginbehar hori beteko dela bermatzeko neurriak zehaztea ere. Modu eta neurri horien artean, Gorengo Ikuskatzailetza Teknikoa eratu da, zerbitzu baten ibileraren jarraipe nerako. Konstituzio Auzitegiaren ustez, ikuskatzailetza hori baliozkoa izango da Konstituzioak nahiz estatutuek horretarako baimena eman badute, edota ikuskatzailetza Estatuak erreserbaturik dituen zereginei badatxekie, irakas kuntza eta osasun arloetan gertatu den bezala (1982ko otsailaren 22ko eta 1983ko apirilaren 28ko epaiak). Bestalde, informazioa lortu eta emateko eginbeharrak ekarri du horretara ko zenbait organo sortu nahiz espezialdu behar izatea. Horretara, autonomi erkidegoen jarraipen batzordea eratu da Lurralde Administrazioaren Ministe rioan —gaur egun, Herri Administrazioetarako Ministerioa den horretan—, eta autonomi erkidegoetan Gobernuaren eskuorde bihurtu da eginkizun ho rren erantzule nagusi. Horren harira, abenduaren 16ko 17/1983 Legearen 8. artikuluak ondokoa zehaztu du: «Gobernuaren eskuordeak beharrezko infor