156
RAMÓN PARADA
gerta daiteke autonomi erkidegoetako herri defendatzaileen jardueren emai tzak ez etortzea bat Estatuko herri defendatzailearen emaitzekin. Arazo horiei aurre hartuz, aipatu dugun lege organikoaren 12.2. artikuluak hauxe ezarri du: herri defendatzaileak autonomi erkidegoen jarduera ikuskatu behar due nean, «autonomietako antzeko organoek berarekin koordinatu behar dituzte eginkizunak eta, gainera, herri defendatzaileak euren lankidetza eska deza ke». Alabaina, xedapen horrek ez du zehaztu zer egin behar den erakunde ho riek ezetza ematen diotenean lankidetza zein elkarlanari, edo jardueren emai tzak elkarren aurkakoak direnean. Azaroaren 6ko 36/1985 Legeak ere (herri defendatzailearen eta autonomi erkidegoetako antzeko erakundeen arteko ha rremanak arautu dituen legeak) ez ditu konpondu kasu horiek. Lege horrek dioenez, lankidetza zein elkarlanerako erakundeen jarduera eremua akordio bidez finkatu behar da, eta akordio horiek zehaztu behar dituzte lankidetza nahiz elkarlana bideratzeko moduak (2.2. art.).
E) Gobernuak eta Senatuak gauzaturiko kontrola Gobernuak eta Senatuak egin beharreko kontrolak ere arazoak sortzen di tu, zehaztasun barik arautu delako. Aparteko kontrol mota hori Konstituzioa ren 155. artikuluan ezarri da ondoko kasuetarako: autonomi erkidegoren ba tek gauzatzen ez dituenerako Konstituzioak zein beste lege batzuek ezarritako betebeharrak, edota Espainiako interes orokorrari kalte eginez jarduten due nerako. Horrelako kasuetan, Gobernuak agindeia egin behar dio autonomi er kidegoko lehendakariari, eta horrek kasurik ez badio egiten, Gobernuak neu rri egokiak har ditzake —Senatuaren erabateko gehiengoak onesten baditu—, autonomi erkidegoa bere betebeharrak gauzatzera behartzeko, edota interes orokorra babesteko. Neurriok betearazteko, Gobernuak jarraibideak eman ahal izango dizkie autonomi erkidegoetako agintariei. Manu horren idazkerak Italiako Konstituzioaren 126. artikuluarena gogo rarazten digu. Artikulu horren arabera, arestian aipatu ditugun ezbetetze ka suen antzekoak gertatuz gero, Erregio Kontseilua desegin eta, horren ordez, hiru hiritarrek osaturiko batzordea ezarri behar da. Batzorde horrek hautes kundeetarako deialdia egin behar du hiru hilabeteko epean eta, horrez gain, administrazio arrunta beraren esku geratuko da. Ikusten den bezala, neurri horiek guztiz xeheak dira Espainiako testuaren zehazgabetasunarekin konpa ratuz. Espainiako testuak «neurri egokiak» bakarrik aipatu ditu, eta ez du ze haztu neurri horien artean autonomi erkidego urratzailearen organoak desegi tea ere sartzen den. Dirudienez, ostera, irtenbide hori ab initio baztertu da, Gobernuak autonomi erkidego guztiei jarraibideak eman ahal izango dizkiela ezarri delako; beraz, uler daiteke autonomi harremanak hierarki harreman bi