AUTONOMI ERKIDEGOAK
155
tatutuetan horrelako erakunderik ezarri ez duten autonomi erkidegoek lege bi dez eratu ahal izango dituztela erakundeok, beraien antolaketa eskumenetan oinarrituta. Dirudienez, autonomietako kontrol erakunde horiek ez dute baztertzen edo gutxitzen Erresumako Kontu Auzitegiaren eginkizuna; alderantziz, guz tiz zentzugabea bada ere, berari gainjarri eta paraleloan jarduten dute. Horixe da, behinik behin, Kontu Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 1.2. artiku lutik eta Autonomi Bideari buruzko Legearen 14. artikulutik ondorioztatzen den irtenbidea (azken artikulu horren arabera, auzitegiaren lurralde sekzioak sortu behar dira autonomi erkidegoetan). Gainera, kontutan izan behar da au tonomiari dagokionez, ez dagoela hierarkiazko menpekotasunik autonomi er kidegoetako eta Estatuko Kontu Auzitegien artean. Batzuek eta besteek euren jardueren gaineko kontuak eman behar dizkiete (bakoitzak bere aldetik) auto nomietako biltzarrei edota Gorte Nagusiei, hurrenez hurren. Txosten horiek ez dira zertan berdinak izan; are gehiago, kontrakoak ere izan daitezke. Az kenik, kontuen azterketak alde batera utzita, Kontu Auzitegiak jurisdikzio es klusiboa du fondo publikoak erabiltzen dituztenen kontabilitate erantzukizuna adierazteko.
D) Herri defendatzailea Herri defendatzailea Konstituzioaren 54. artikuluan ezarri da, I. tituluan jasotako eskubideak defendatzeko Gorte Nagusien komisionatu gisa. Horreta rako, herri defendatzaileak Administrazioaren jarduera ikuskatu eta Gorte Nagusiei eman behar die horren berri. Dena den, manu horrek ez du zehaztu Administrazio kontzeptua eta, ondorioz, ulertu beharko da horren barruan sartzen direla Estatuko Administrazioa zein autonomi erkidegoetakoa. Horixe agindu du erakunde hori arautzen duen lege organikoak ere —1981eko apiri laren 6ko Lege Organikoak—, ondokoa ezarri baitu 12. artikuluan: «beti ere, herri defendatzaileak autonomi erkidegoen jarduera ikuskatu ahal du, eta ikuskapen hori beraren arioz edota alderdiek eskatuta egiten du, legeak ze haztutako eskumen eremuaren barruan.» Edozelan ere, esan dugun moduan, Estatuko erakundeak beharrizanik ga be bikoizteko joera dago —estatutuen bidez, eta autonomi erkidegoek euren burua antolatzeko duten ahalgoetan oinarrituta bikoiztu ere— eta, joera horri ekinez, antzeko erakundeak ezarri dira izen desberdinekin: Sindic de Greu ges, Síndico de Agravios, Justicia Mayor, Valedor do Pobo edota Diputado del Común; beste batzuetan, ordea, Defensor del Pueblo edo herri defenda tzaile izena erabili da. Bikoiztasun horrek arazo ugari ekarri ditu: alde bate tik, gastu gehiago sortzen dira (hori beti izan behar da kontutan) eta, bestetik,