154
RAMÓN PARADA
nean, kontrol hori ez da kontrol orokor eta zehazgabea, hots, ikuskatzailetzak ez dakar berez autonomi erkidegoek hierarkiazko menpekotasuna izatea Esta tuko Administrazioari dagokionez. Haatik, ikuskatzailetza hori jagotza ahal goa besterik ez da, hots, egiaztatze edo fiskalizazio bide bat, eta fiskalizazio edo egiaztatze horrek Konstituzioan ezarritako kontrolak egitea eragin deza ke, baina ez ditu inola ere kontrol horiek ordeztuko. Ondorenez, Ikuskatzai letza Gorena kontrola egiteko bide bat besterik ez da.
B) Konstituzio Auzitegiak gauzaturiko kontrola Aipatu ditugun kontrolen artean, garrantzi berezia du Konstituzio Auzite giak egindakoak; kontrol horren barruan sartzen dira bai autonomietako le geak, bai lege lerrunik ez duten xedapenak, eta bai ebazpen zehatzak ere. Bai na azken horiek Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan ere aurkara dai tezke eta, ondorenez, bidezkotzeko zaila den aurkaratze bikoitza sortzen da. Dena dela, aurkaratzea ezin da oinarritu legezkotasunaren edozein urra tzetan, Konstituzioari egindako urratzeetan baizik. Hori dela eta, Konstituzio ko eskumen gatazkei buruzko arauek eraentzen dituzte aurkaratze horiek, eta gainera, errekurtsoa egiteak ondore etengarriak ditu (Konstituzioaren 161.2, eta Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 76 eta 77. artiku luak). Gutxieneko kontrolen aldekoak diren autoreek gogor kritikatu dute az ken ondore hori; euren ustez, teknika hori ezkutuko gobernu kontrola da eta, agindeiaren nahiz irakurketa bikoitzaren ondorioz, Italiako kontrolaren ondo re luzagarriak ditu.
C) Kontu Auzitegiak gauzaturiko kontrola Kontu Auzitegiak egin beharreko kontrolaren arauketak ere nahikoa na haste sortarazi du. Batetik, Konstituzioaren 136. artikuluaren arabera (bertan zerrendatu dira beraren eskumenak), Kontu Auzitegiak Estatuan eta Estatu ko sektore publikoan bakarrik du jurisdikzioa. Bestetik, ostera, Konstituzioa ren 153. artikuluak beren beregi aipatu du auzitegi horrek autonomi erkide goen gain egin behar duen kontrola ekonomiari eta aurrekontuei buruz. Gai nera, estatutuek Erresumako Kontu Auzitegiaren antzeko beste erakunde ba tzuk arautu dituzte, eta horrek nahasketa handiagoa ekarri du. Erakunde ho riek autonomi erkidegoetako lurralde nahiz Administrazioan jarduten dute, eta izen desberdinak dituzte lurralde bakoitzean: Katalunia eta Valentziako Kontuen Sindikogoak, Nafarroako Comptosen Ganbara, Euskal Herriko Kon tu Auzitegia, Galiziako Kontseilua eta abar. Azken buruan, esan behar da es