Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 152

152

RAMÓN PARADA

Autonomiak dituen mugen artean, bestalde, autonomi erkidegoek nego­ ziazioak egiteko dituzten mugak aipatu behar ditugu. Horiek Konstituzioa­ ren 145. artikuluan azaldu dira eta, lehenengo eta behin, autonomi erkidegoek Federazioa eratzea debekatzen da. Autonomi erkidegoek euren artean egin di­ tzaketen hitzarmenei dagokienez, manu horrek honako bereizketa egin du: batetik, zerbitzuak eman edo kudeatzeari buruzko hitzarmenak aipatu ditu (horrelakoetan, estatutuek ezarri behar dute zein kasutan egin daitezkeen eta nola, baita Gorte Nagusiei egin beharreko komunikazioaren izaera eta ondo­ reak); bestetik, gainerako hitzarmenak daude eta, horietan, Gorte Nagusien baimena behar da. Azkenik, mugen arloarekin amaitzeko, Konstituzioaren 150.3. artikuluan jasotako harmonizazio legeak aipatuko ditugu, lege horiek autonomi erkide­ goen eginkizun legegileak muga ditzaketelako. Egin­eginean ere, interes oro­ korreko arrazoietan oinarrituta —Ganbara bietako erabateko gehiengoak ain­ tzatetsi behar du interes orokor hori—, Estatuak zenbait lege eman ditzake autonomi erkidegoen lege nahiz xedapenak harmonizatzeko, nahiz eta lege zein xedapen horiek autonomi erkidegoaren eskumen esklusibokoak izan.

5. KONTROLA A) Motak Autonomi erkidegoak kontrolatzeko sistema Konstituzioaren 153, 155 eta 161.2. artikuluetan ezarri da, honako kasuak aipatuz: —Konstituzio Auzitegiak kontrolatzen du autonomi erkidegoek emanda­ ko lege lerruneko xedapen arau­emaileen konstituziotasuna, baita euren go­ bernu organoek emandako xedapen nahiz ebazpenena ere. —Gobernuak, bestalde, autonomi erkidegoei eskuordeturiko eginkizunen egikaritza kontrolatzen du (Konstituzioaren 150. art.aren bigarren idazatian jasotako eginkizunena, alegia); horretarako, Estatu Kontseiluaren aurretiazko irizpena behar da. —Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioak, ostera, Autonomi Admi­ nistrazioak emandako araudiak nahiz ebazpenak kontrolatzen ditu. —Kontu Auzitegiak, halaber, ekonomiari zein aurrekontuei buruzko kon­ trola gauzatzen du. —Eta, azkenik, Gobernuak eta Senatuak biek batera kontrolatzen dituzte ez­betetze kasurik larrienak, edota Espainiako interes orokorra arriskuan jar­ tzen duten kasuak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu