Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 150

150

RAMÓN PARADA

te, horrek ez du esan nahi Estatuak ezin dezakeela eskurik hartu interes oro­ korra babesteko (Konstituzio Auzitegiak 1982ko urtarrilaren 28an emandako epaia, eta LOAPAren 3. art.).

4. MUGAK Autonomi erkidegoek euren burua gobernatzeko duten ahalmena ez da bakarrik eskumen nahiz eginkizunen zabaleraren araberakoa; horrez gain, es­ kumen horien egikaritzari jartzen zaizkion mugak hartu behar dira kontutan, baita autonomien jarduerari egiten zaizkion kontrolak ere. Mugei dagokienez, honako printzipioak aipatu izan dira: batasuna, ber­ dintasuna, elkartasuna eta pertsona nahiz ondasunen zirkulazio askea. Horiei berariazko beste zenbait debeku gehitu behar zaie, esaterako, autonomi erki­ degoak euren artean federatu ezin izatea. Muga horietako gehienak Konstitu­ zioaren VIII. tituluko lehenengo kapituluan aurki daitezke; kapitulu horren titulua hauxe da, hain zuzen: Estatuko Lurralde Antolaketaren «Printzipio Orokorrak». Lehenengo eta behin, batasun printzipioa dugu, eta hori Konstituzioaren 2. artikuluan jaso da; artikulu horren arabera, Konstituzioa «Espainiako na­ zioaren batasun banaezinean oinarritzen da, hau da, espainiar guztien aberri zatiezinean; Konstituzioak, bestalde, nazio hori osatzen duten nazionalitate nahiz erregioen autonomiarako eskubidea aintzatetsi eta bermatzen du, baita horien arteko elkartasuna ere». Konstituzio Auzitegiak ere horixe adierazi du 1981eko otsailaren 2an emandako epaian (modu negatiboan baina tinko): «autonomia —badio— ahalmen mugatua da… autonomia ez da subiranota­ suna… eta, lurralde antolaketa bakoitza guztiaren zatia denez, autonomi printzipioak ezin du batasun printzipioaren aurka egin; alderantziz, printzipio horrexen barruan lortzen du autonomiak bere benetako esanahia, Konstitu­ zioaren 2. artikuluak adierazi duen bezala». Elkartasun printzipioa 2. artikuluan ezezik, Konstituzioaren beste zen­ bait manutan eta hainbat estatututan ere aldarrikatu egin da. 138. artikuluak, berbarako, Estatuaren betebehar gisa jaso du printzipio hori (artikulu horren arabera, Estatuak Espainiako lurralde zatien arteko oreka ekonomiko egokia eta zuzena bermatu behar du, batez ere, uharteen inguruabarrak kontutan har­ tuta). Horrez kanpo, eta ekonomiaren ikuspuntutik begiratuta, elkartasunak, batetik, autonomi erkidegoetako finantza autonomiaren norainokoa baldintza­ tzen du eta, bestetik, Lurraldearteko Konpentsazio Fondo bat egotea, eta fon­ do hori banatzea bidezkotzen du (Konstituzioaren 156 eta 158. art.ak). Era berean, berdintasun printzipioa dugu, eta printzipio hori helburu desberdinekin azaldu da Konstituzioaren hainbat manutan (1.1, 9.2, 14, 23, 30,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu