Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 148

148

RAMÓN PARADA

Klausula osagarriak 149. artikuluaren hirugarren lerroaldeak jaso dituen hiru arauak dira —dagoeneko aipatu ditugunak—. Arau horien bidez, sistema ixtea lortu nahi izan da, titular gabeko eskumenik egon ez dadin, hots, jabega­ beko eskumenik. Lehenengoaren arabera, Konstituzioak Estatuari beren beregi eratxiki ez dizkion eskumenak, autonomi erkidegoek bereganatu ahal izango dituzte eu­ ren estatutuen bidez. Arau horrek, bada, estatutuen araberako eratxikipen es­ kumen gisa egituratu ditu autonomien eskumenak; ondorioz, estatutu egileak estatutuetan ahalik eta eskumen gehien sartzen saiatu dira, batez ere, bigarren arauak dioena kontutan hartuta: «Autonomi estatutuek bereganatu ez dituzten gaiei buruzko eskumenak Estatuarenak dira». Eskumen gatazkei buruzko hirugarren arauak, bestalde, ekarri zuen esta­ tutuek ahalik eta eskumen gehien bereganatu eta horiek esklusibotzat jotzea. Horren harira, 149. 3. artikuluak ondokoa zioen: «gatazkarik sortuz gero, Es­ tatuaren arauek izango dute lehentasuna autonomi erkidegoen arauen gain, baldin eta autonomi erkidegoek ez badute gai horri buruzko eskumen esklusi­ borik». Hori dela eta, zentzuzkoa da estatutu egileek ahalik eta gairik gehien esklusibotzat jotzea, horretarako oinarria izanda zein ez. Azkenik, 149. 3. artikuluko sistemari buru emateko, ordezkotasun klausu­ la jaso da; horren arabera, Estatuko Zuzenbidea autonomi erkidegoko Zuzen­ dearen ordezkotzat hartu behar da (beti ere, Estatuko Zuzenbidea autonomi erkidegoetako Zuzenbidearen ordeztailea izango da). Zernahi gisaz, orain arte aipatutako eskumen mugaketa ez da sistema aldaezin edo behin betikoa; alderantziz, Konstituzioaren 150. art.ak autono­ mietako eskumenak estatutuetatik kanpo zabaltzeko beste bi bide ezarri ditu: —Batetik, Estatuarenak diren zenbait eskumen legegile autonomi erkide­ goei eratxiki ahal zaizkie (guztiei zein batzuei); horrela, autonomi erkidegoek eurek eman ditzakete legeak, Estatuko lege batek —lege markoak— ezarrita­ ko printzipio, oinarri eta gidalerroak kontutan hartuta. Aldi berean, Gorte Nagusiek autonomi erkidegoen legeei kontrola egiteko modua ezarri behar du lege marko horrek; dena den, auzitegiek ere eskumena dute horretan. —Bestetik, Estatuak bere eskumenak transferitu edota eskuordetu ahal izango ditu lege organiko baten bidez, baldin eta eskumen horiek transferitu edo eskuordetzeko modukoak badira, euren izaera kontutan hartuta. Orobat, tranferentzi lege horrek finantza bideak eta Estatuak beretzat erreserbatzen dituen kontrol moduak zehaztu behar ditu.

D) Gaiak eta eginkizunak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.