AUTONOMI ERKIDEGOAK
147
artikulua erabilita zabal daiteke. Haatik, mailaz mailako autonomi erkidegoen kasuan, 148. artikuluak gehieneko eskumenak jaso ditu —beti horrela izan ez bada ere, ikusi dugun bezala—, eta eskumenen zerrenda hori zabaldu ahal izateko, estatutuak eraldatu behar dituzte, estatutuok onetsi zirenetik bost urte igaro eta gero. Edonondik begira dakiola ere, 148. artikulu horretako hogeita bi gaietatik batzuk autonomi erkidegoen eskumen esklusiboak direla esan daiteke, gaiaren izaera kontutan hartuta. Beste batzuk, ordea, eskumen elkarbanatutzat jo be har dira, Estatuak ere interesa duelako horiengan, edota gai horiei buruz Esta tuaren legeria dagoenez, hori nagusitzen delako.
B) 149. artikuluko eskumenen zerrenda 149. artikuluak Estatuaren eskumen esklusibokoak diren hainbat gai ze rrendatu ditu. Hori dela bide, esan ohi da Konstituzioaren manu hori oinarriz koena dela, eskumenak mugatu edo zehazteko irizpiderik finkoena izanik, ezin daitekeelako estatutuetan kontrakorik agindu. Esanak esan, artikulu ho rrek zerrendatutako 32 gaiak ez dira Estatuaren eskumen esklusibokoak baka rrik; alderantziz, gehienetan onartzen da eskumenok autonomi erkidegoekin elkarbanatzea, eta horretarako hainbat formula asmatu dira: interes orokorra eta autonomi erkidegoaren interesa bereiztea, Estatuari oinarrizko legeria erreserbatzea, edota Estatuari legegintza osoa ematea eta autonomi erkidegoa ri, aldiz, betearazketa. Egineginean ere, manu horrek eskaini dituen aukera guztiak erabili di tuzte —Estatuaren eskumen esklusiboak ukitu gabe— autonomia osoko erki degoen estatutuek euren eskumen zerrenda egiteko. Horrenbestez, manu hori 148. artikuluaren kontrako adierazpena da: 148. artikuluak autonomi erkide goek bereganatu ahal dituzten eskumenak zerrendatu ditu, eta Estatuari horie tako batzuk eskuratzeko aukera eman dio; 149. artikuluak, ostera, Estatuaren eskumenak zerrendatu ditu, eta autonomi erkidegoek horietako batzuk bere ganatzeko aukera jaso du. Bestalde, argi dago 148. artikuluko zenbait gaik au tonomi izaera esklusiboa dutela —esaterako, euren burua gobernatzeko era kundeak antolatu ahal izateko eskumenak—; era berean, 149. artikuluko zen bait gai Estatuaren eskumenekoak dira dudarik gabe, eta ez dute inolako el karbanatzerik ahalbideratzen —besteak beste, nazio defentsari nahiz nazioar teko harremanei loturiko eskumenak—.
C) Klausula osagarriak