Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 146

146

RAMÓN PARADA

«eskumen menua edo zerrenda» izan behar zuten kontutan eskumenak jaso­ tzeko, autonomi erkidegoek euren garrantziaren arabera erabiliko zuten «me­ nua», alegia. Esan bezala, sistema horrek —teorian, behintzat— eraberekota­ sunik eza ekarri zuen: hasteko, autonomi erkidego guztiei ez zitzaizkien era­ txiki eskumen berdinak eta, ondorioz, Estatuak ez zituen eskumen berdinak 19 autonomi lurraldeetan —Ceuta eta Melilla barne—. Erraz uler daitekee­ nez, egoera hori guztiz zentzugabea eta ohi ez bezalakoa da, Estatu konposa­ tuen politikarekin konparazioa egiten badugu. Ondorio tamalgarri hori bazter uzteko, autoreak irtenbide hobea bilatzen saiatu dira. Ahalegin horretan, adierazi dute Konstituzioaren VIII. tituluak zerrenda bakarra ezarri duela, nahiz eta hasieran, eta hitzez­hitzezko inter­ pretazioa eginez gero, bi zerrenda daudela ulertu ahal izan. Zerrenda hori 149. artikulukoa da; artikulu horrek Estatuaren eskumen esklusiboak jaso di­ tu, hau da, Estatuak inorekin elkarbanatu ezin duen minimuma ezarri du, be­ raren eginkizunen muin indargabeezina den minimuma (GARCÍA DE ENTE­ RRÍA). Hortaz, tesi horren emaitza eredu federalean lortzen denaren antz­ ­antzekoa izango litzateke: batetik, Estatuaren eskumenen zerrenda eta, beste­ tik, sorospidezko klausula autonomi erkidegoentzat. Hala eta guztiz ere, inter­ pretazio horrek arazoak dakartza, zerrenda bakarra Estatuaren eskumenena izateak ez duelako esan nahi zerrenda horretan agertzen ez direnak Zuzenbi­ de erkideko eskumentzat hartu eta autonomi erkidegoen eskumenak izan be­ har direnik —horixe da, hain zuzen, Estatu federaletan gertatzen dena—. Haatik, eskumenok eratxikipen eskumenak dira eta, ondorioz, autonomi erki­ degoek euren estatutuen bidez berariaz bereganatu behar dituzte. Horrela, Es­ tatuaren eskumen esklusiboak ez izanda, autonomi erkidegoek euren estatutu­ etan jaso ez dituztenak Estatuari eratxiki zaizkio (149.3. art.: «Autonomi esta­ tutuek bereganatu ez dituzten gaiei buruzko eskumena Estatuarena da eta, gatazkarik sortuz gero, Estatuaren arauek izango dute lehentasuna autonomi erkidegoen arauen gain, baldin eta autonomi erkidegoek ez badute gai horri buruzko eskumen esklusiboa»). Estatutuek, berriz, sailkatu egin dituzte eskumenak —esklusiboak, legeak garatu nahiz betearaztekoak, eta betearaztekoak bakarrik—, baina estatutu horien edukia azaltzea zaila denez, euren marko diren konstituzio manuak ai­ patuko ditugu.

A) 148. artikuluko eskumenak Manu horretan, autonomi erkidegoek euren estatutuen bidez bereganatu ahal dituzten eskumenak zerrendatu dira. Autonomia osoko erkidegoen ka­ suan, eskumen horiek gutxieneko maila bat eratzen dute, eta maila hori 149.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1) by elkarmedia - Issuu