Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 145

AUTONOMI ERKIDEGOAK

145

banatzeko akordio konplexuak egin beharra ere. Dena den, estatutuetan ba­ dira horri buruzko zenbait agindu berezi: Euskal Herriko estatutuaren 47.2. artikulua, Nafarroaren anexioari buruzkoa; Kantabriako estatutuan jasotakoa —agindu horrek dioenez, Kantabriako autonomi erkidegoa ezabatu egin dai­ teke, beste erkidegoren batekin batzeko, baldin eta bien artean «lotura histori­ ko zein kulturalak badaude»—; eta, azkenik, Andaluziako estatutuan jasotako agindua, Gibraltar Andaluzian sartzea ahalbideratu duena. Edonola ere, badirudi ondoko kasuak ezinezkoak direla: batetik, probin­ tziak euren autonomi erkidegotik bereiztu eta probintzia bakarreko autonomi erkidegoak eratzea (horretarako, probintzia anitzeko autonomi erkidegoaren onarpena behar da); bestetik, probintziak erregimen erkide eta zentralistatara bueltatu ahal izatea, hau da, probintzia erregimen hutsera (1931ko Konsti­ tuzioak, ostera, ahalbideratu zuen bueltatze hori).

3. ESKUMEN BANAKETA Estatu konposatuetan —bai Estatu federaletan eta bai Estatu erregionale­ tan— eskumen banaketa da, dudarik gabe, konplexutasunik gehien duen ara­ zoa. Aurrerago esan dugun bezala, Konstituzioak Estatu federal zein Estatu erregionalen esperientzia teknikoa erabili beharrean —edota Bigarren Errepu­ blikarena—, sistema berria sortzea erabaki du. Horrela, lehengo konplexuta­ suna orain nahaste bihurtu da eta, hori konpontzeko, esku hartu behar izan dute bai legegileak eta bai Konstituzio Auzitegiak: legegileak Autonomi Bi­ dea Harmonizatzeari buruzko Lege Organikoa onetsi du (LOAPA) —gero Au­ tonomi Bideari buruzko Legea izango dena—, eta Konstituzio Auzitegiak, bestalde, behin baino gehiagotan hartu behar izan du parte azaldutako gataz­ ka ugariak ebazteko. Horren ildotik, Konstituzioaren okerrik garrantzitsuena hauxe da, zalan­ tzarik gabe: Konstituzioa egin zenean, ez zen bertan zehaztu eskumen bana­ ketaren arazoa —autonomi arazoarekin zerikusia duten beste zenbait arlotan gertatu den bezala—; horretarako, nahikoa zen zerrendak egitea, hain zuzen ere, Estatuaren eskumenen zerrenda, autonomi erkidegoen eskumenena eta eskumen elkarbanatuen zerrenda. Bestalde, Konstituzioak ez zituen erabili ez Estatu federalaren eredua (zerrendatu egiten dira Federazioaren eskumenak; gainerakoak, Estatukideenak dira), ez Estatu erregionalarena (erregioen esku­ menak zerrendatzen dira, eta gainerakoak Estatuarenak direla ulertzen da). Aitzitik, eredu horiek erabili beharrean, edota Konstituzioan bertan konpon­ du beharrean arazoa, bide bitxia egituratu zen: estatutuak bihurtu ziren esku­ men banaketaren ardatz, nahiz eta euren kopurua —autonomi erkidegoena bezala— aldi hartan zehaztu gabe egon. Estatutuek 148 eta 149. artikuluetako


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.