AUTONOMI ERKIDEGOAK
143
dituzte, hau da, autonomi erkidego osoen eskumenak —besteak beste, legea ren garapena, osasuna (osasunaren inguruko gaiak bultzatzea, gaixotasunak aldez aurretik zaintzea eta osatzea), ospitaleen koordinazioa, kooperatiba kre dituetarako erakundeak nahiz aurrezki kutxak, energia eta meatzei buruzko eraentza, industria eta merkataritza—. Nafarroako autonomi erkidegoak, ordea, ez du erabili horietako biderik. Are gehiago, estatutuen teknika ere baztertu egin du, eta eskumenik gorenak lortu ditu Foru Eraentzaren Hobeagotze deitutakoaren bidez. Bide horixe erabili da, baita ere, Nafarroa Euskal Herrian sartzea oztopatzeko —oraingoz oztopatzeko, behinik behin—, nahiz eta aukera hori Euskal Herriko estatutu an jasota egon. Nafarroak erabilitako bidea bidezkotu nahian, bi datu ekarri dira hizpidera: batetik, lehenengo xedapen gehigarria, xedapen horrek foru lurraldeen eskubide historikoak gaurkotzea agintzen baitu; bestetik, 1841eko abuztuaren 16ko Lege Itundua indargabetu izana, indargabetze horren ondo rioz 1839ko urriaren 25eko Legea jarri delako indarrean. Zernahi gisaz, Nafa rroak erabilitako bide hori guztiz bakuna da: Estatuaren eta Nafarroako Foru Diputazioaren ordezkaritzek lortutako akordioa onestea besterik ez da behar, 1982ko abuztuaren 10eko Legearen bidez onestea, hain zuzen. Autonomi bideari buru emateko, 1983ko otsailaren 25ean Balearretako, Extremadurako, GaztelaLeóngo eta Madrilgo estatutuak onetsi dira. Horrela, autonomien mapa osatu da. Mapa hori hamazazpi autonomi erkidegok osa tzen dute: sei, autonomia osokoak (Euskal Herri, Katalunia, Galizia, Andalu zia, Nafarroa eta Valentzia), eta hamaika, mailaz mailakoak. Beste ikuspuntu batetik aztertuz gero, zazpi autonomi erkidego ditugu probintzia bakarrekoak, Balearrak barne. Kanariek ere iaia probintzia bakarreko autonomi erkidegoa osatzen dute, «probintziaren interesak ordeztu nahiz adierazteko» organo huts bihurtu direlako Uhartearteko Mankomunitateak —gainerako probintzieta ko diputazioen parekoak—, hau da, mankomunitate horiek ez dutelako be rezko eskumen materialik (Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Le gearen 41.2. art.).
C) Eskumenak berdintzea. Estatutuen eraldaketa Autonomi erkidegoen kopurua, eskumenak nahiz lurralde eremua zehaz tea bide dinamiko baten barruko fasea besterik ez da, eta zehaztapen hori al datu egin daiteke gero, gaur egungo fisonomia itxuraldatuz. Aldaketa horien artean, honexek zuen gauzatzeko aukerarik gehien: mai laz mailako autonomi erkidegoek beraien eskumen eremua zabaltzeak, maila goreneko erkidego bihurtzearen ondorioz. Hori Konstituzioaren 148. artiku luak ahalbideratu du: «bost urte igaro eta gero, autonomi erkidegoek estatu