AUTONOMI ERKIDEGOAK
141
B) Autonomiara heltzeko bideak eta autonomi erkidego motak Konstituzioak ezarritako desberdintasuna bi autonomi mota onartuz gau zatu da: autonomia osoa edo gorengoa, eta mailaz mailako autonomia; zen tzuzkoa denez, eskumen mailak ere desberdinak dira batean eta bestean. Dena den, mota horiek autonomiara heltzeko bideen ondorio dira, bideok ez baitira eraberekoak —batez ere autonomia osoari dagokionez—. Ezarri edo erabili diren bideen arabera, hauexek dira ager daitezkeen kasuak: Lehenengo eta behin, 1931ko Konstituzioa indarrean zegoenean, esta tutua plebiszitatu zuten autonomi erkidegoentzat ezarritako bidea dugu. Horientzat, autonomia osora heltzeko bidea eratu da, eta hauek dira bide ho rretan eman beharreko pausoak: hasteko, autonomiaurreko organo gorenaren erabakia behar da; gero, parlamentukideen biltzarrak estatutua idatzi behar du, eta akordioa lortu behar da Kongresuko Konstituzio Batzordearekin; on doren, lurralde eremu horretako probintzien hautesleriaren erreferenduma egin behar da eta, azkenik, Gorteetako bi Ganbaren osoko bilkurek berretsi behar dute akordio hori (bigarren xedapen iragankorra, Konstituzioaren 151. artikuluan ezarritako prozedura gauzatu beharrik ez zegoela xedatu zuena). Sistema hori erabili da Euskal Herri, Katalunia eta Galiziako estatutuak onesteko. Hala eta guztiz ere, herriaren erreferendumak ez ditu bete Bigarren Errepublikako Konstituzioak ezarritako zenbait eskakizun demokratiko, ez baita ezarri gutxieneko partehartzerik, ezta baiezko botoen quorumik ere. Horrela, baiezko boto bakarra nahikoa izango da autonomi erkidegoa sortze ko, gainerako hautesleria abstenituz gero (Galiziako estatutua onesteko, adi bidez, nahikoa izan da botoen 100eko 14 bakarrik baiezkoa izatea). Ondoren, bada beste bide gogorrago bat autonomia osora heldu eta estatu tua onesteko: Konstituzioaren 151. artikuluan ezarritako prozedura (gora go azaldu bezala, nazionalitate historikoek ez dute zertan bete prozedura ho ri). Bide horren gogortasuna honexetan datza: 151. artikuluaren arabera, au tonomi ekimena diputazioek eta ukituriko probintzia bakoitzeko udalerrien hiru laurdenak onetsi behar dute —udalerriok probintzietako hauteskunde zentsuaren gehiengoa ordezkatu behar dute—. Horrez gain, ekimen hori erre ferendumaren bidez berretsi behar da; beti ere, erreferendum horretan, pro bintzia bakoitzeko hautatzaileen erabateko gehiengoak ekimenaren aldeko bo toa eman behar du. Ondoren egin beharreko tramiteak, azkenik, aurreko ka suan aipatutakoak dira. Edonondik begira dakiola ere, Andaluziak erronka egin dio ekimenerako beharrezkoa den erreferendumaren gogortasun horri (baiezko emaitzak lortu dira Andaluziako probintzia guztietan, Almerían izan ezik). Gauzak horrela,