140
RAMÓN PARADA
ko ideologia horrek ondokoaren gain izan duen eragina ikusi beharko dugu: autonomiara heltzeko bide nahiz autonomi erkidego motei buruzko arauketan, eskumen banaketan, antolaketa politiko eta administratiboan eta, azkenik, finantza baliabideak eratxikitzeko moduan. Dena dela, dialektikari dagokio nez azterketa osoa izan dadin, gero desberdintasun egitura hori zuzentzeko teknikak aztertu beharko dira, elkartasun printzipioaren, koordinazio bideen eta Estatuak egindako kontrolaren bidez.
2. AUTONOMI BIDEA 1978ko Konstituzioa indarrean jarri zenetik denbora asko igaro bada ere, eta autonomien mapa ia guztiz egituraturik egon arren (Ceuta eta Melillaren kasuak izan ezik), oraindik orain interesgarria da autonomiara heltzeko bi deak azaltzea, horien araberakoa izango baita autonomi erkidegoen estatus ju ridikoa. Azken finean, hortixe irtengo da autonomi erkidegoen lehen sailka pena. Bestalde, autonomi bidea prozedura dinamiko eta bukatugabea denez, aurreautonomia ezezik, autonomiaren biharetzia ere aztertu beharko dugu, estatutuak eraldatu ahal izateak dakarren biharetzia, hain zuzen.
A) Autonomiaurreko fasea Autonomi bidea Konstituzioa aldarrikatu aurretik jarri zen martxan, biga rren errepublikan gertatu zen bezala. Hortaz, Kataluniako Generalitat berre zartzearekin hasi zen bide hori, 1977ko irailaren 29ko LegeDekretuaren bidez. Berrezartze horrekin autonomiaurreko fasea hasi zen; egineginean ere, Kataluniarako onetsitako eraentza Espainiako beste leku batzuetara zabaldu zen legedekretu bidez. Ondorioz, ia lurralde osoa zatitu zen, egungo autono mien mapa eratuz (Madril, Ceuta nahiz Melilla, eta Nafarroa salbu; azken ho rretan, ordura arteko erregimen foralak iraun zuen). Autonomiaurreko ereduan, bestalde, kidego organo bi eta kide bakarreko organo bat zeuden. Lehenengo kidego organoak Batza, Kontseilu nahiz Dipu putazio izena zuen eta ahalmenik nagusienak bereganatu zituen; horrezaz aparte, lehendakaria zegoen, aurrekoak izendaturikoa eta, azkenik, gobernu legez jarduten zuen beste kidego organo bat. Edozein modutara ere, aurreau tonomi horien eskumenak nahikoa eskasak ziren: eginkizun betearazleak zi tuzten (araudiak ematea barne), baina eginkizun horiek transferentzien tekni ka negoziatuaren arabera zehaztu behar ziren, zehatzago esateko, batzorde mistoek gauzaturiko transferentzien bitartez.