Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 136

136

RAMÓN PARADA

1. AUTONOMIEN ESTATUTUA 1978ko Konstituzioak erregimen demokratikoa ezarri du; erregimen ho­ rretan, subiranotasuna Estatuko burutzatik herriak hauteskunde askeen bidez hautaturiko ordezkariek osatzen dituzten Gorteetara aldatu da eta, horrez lan­ da, zuzenean eragingarria izan den eskubide nahiz herri askatasunen sistema aurreratua nagusiarazi da. Horretara, 1978ko Konstituzioak aurreko erregimeneko diktadurari amai­ era eman eta askatasunen sistema berrezartzeaz gain, gogortasun berdinare­ kin zapuztu du XIX. mendeko Estatu liberalaren antolaketa azpiegitura nahiz arkitektura —aurreko kapituluan azaldu genuen bezala, azpiegitura hori Es­ painiaraino heldu zen—. Egin­eginean ere, autonomi printzipioa izugarri in­ dartu da eta, horren ondorenez, ezabatu egin da Frantziako eredu zentralista — kontrol handirik gabe, egia esan—, botereak deszentralizatu egin direlako maila guztietan (esate baterako, Konstituzio Auzitegia, Epai Botereari buruz­ ko Kontseilu Nagusia eta, azkenez, Unibertsitateen antolaketa autonomiaduna sortu dira). Edozein modutara ere, Konstituzioa eratu duen printzipio nagusia lurral­ de autonomia izan da. Printzipio horrek bi alde ditu: batetik, lurralde kolekti­ bitate berriak sortu dira —autonomi erkidegoak, berbarako—; bestetik, toki erakundeei berme instituzionala eman zaie, hau da, jadanik ez dago errege menpekotasunik (azaldu genuenez, menpekotasun hori zela eta, lehen erakun­ de horiek Estatuko Administrazioaren kontrolpean zeuden zenbait teknikaren bitartez). Lehenengo alde hori da, hain zuzen ere, Konstituzioaren alderik berriena eta, era berean, arriskutsuena. Alde horrek arazoak ekarri ditu Espainiako Es­ tatua kalifikatzerakoan, hots, Estatu federal edota Estatu erregional kategorien barruan sartzerakoan. Hala eta guztiz ere, autoreek ia aho batez ezetsi dute Espainiako Estatua kategoria horietako batean sartzea. Dena den, badira hautabidezko adierazmoldeak: federazio­erregiodun Estatua (TRUJILLO), Esta­ tu konposatua (ARAGÓN) edota Autonomien Estatua (SÁNCHEZ AGESTA). Esanak esan, garrantzitsuena ez da semantika egokia aurkitzea, baizik eta Autonomien Estatuaren —dirudienez, autorerik gehienek adierazmolde hori onartu dute— eta Estatu federalaren nahiz Estatu erregionalaren arteko desberdintasunak ezartzea. Horren ildotik, hauexek dira Autonomien Esta­ tuaren berezitasunak, Estatu erregionalari nahiz Estatu federalari dagokienez: Konstituzioak ez ditu zerrendatu Estatu hori osatzen duten autonomi erkide­ goak, ez da eskumen banaketa berdintsurik egin eta, azkenik, autonomi erki­ dego guztiak ez dira aldi berean eratu.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.