130
RAMÓN PARADA
Edonondik begira dakiola ere, Frantziako erregionalismoak bestelako joe ra azaldu zuen pentsaera eta administrazio sorkuntzei buruz —lurralde anto laketa nahiz ekonomi plangintzaz arduratzen zena—, eta 1969an onetsitako erregio mapa eratu zuen joera horrek. Horrela, 21 mugabarrutan zatitu zen lurraldea, baina zatiketa hori ahulegitzat jo zen (arean bere, departamendu eremu estua zabaltzea lortu nahi bazen, zentzuzkoena mugabarruti zabala goak sortzea zen, hau da, adituen batzordeak esan zuen bezala, bederatzi erre gio ekarriko zituzten mugabarrutiak sortzea, Europako batez bestekoaren an tzera. Nolanahi den ere, zatiketa horrek gaur arte iraun du, eta beste toki era kunde baten markoa osatuko du: erregioarena. Lurralde zatiketa horretan, erregio prefektua ezarri zen eta, gerogarre nean, erregioetako administrazio konfederakundeak (osaketa burokratikodun erakundeak, mugapeko prefektu guztiek eta beste funtzionario tekniko batzu ek osatzen zituztenak). Horrez gain, Erregio Garapen Ekonomikorako Ba zordeak —CODERak— sortu ziren (horrelakotan, toki kolektibitateak, ekono mi antolaketak, ugazaberiak eta sindikatuak zeuden ordezkatuta); eta, azke nik, 1972ko uztailaren 5eko Legeak herri ezarkuntza den erregioa sortu zuen. Edonola ere, azken eraldaketa —1982koa— erregioaren izaera aldatzeko izan zen: herri ezarkuntzak zekarren eginkizunen deszentralizazio edo fik ziozko deszentralizazioa ordeztu egin zen benetako deszentralizazioa edota lurralde deszentralizazioa sortuz; horrela, erregioa toki korporazio bihurtu zen. Horren harira, 1982ko martxoaren 2ko Legeak toki kolektibitatearen izaera edo estatutua eman zion erregioari; hortaz, Erregio Kontseiluaren le hendakariari eskualdatu zion erregioko botere betearazlea, eta kontseilu hori zuzenean hautatzea agindu zuen. Dena den, hori guztia deszentralizazio hutsa izan da, eta ez du izan Espainiako deszentralizazioak autonomi erkidegoak sortzean izan zuen administrazio sakontasun nahiz eragin politikorik: Fran tziako erregioak ez du inolako eskumen legegilerik eta, administrazio esku men edo eskumen betearazleei dagokienez, erregio horiek Espainiako autono mi erkidegoek baino eskumen gutxiago dituzte. Departamendu nahiz udal mailetan, gauza bera gertatu izan da: 1982 eta 1983an egindako eraldaketek ez dute lurralde zatiketarik aldatu, ezta toki kolektibitate berririk sortu ere. Eraldaketa horien helburua departamendu na hiz udalerriek Estatuarekin dituzten harremanak berreratzea izan da bakarrik: babes zein kontrolen intentsitatea modu nabarian ahuldu da, eta berriro egin da haien arteko eskumen banaketa; orobat, zehaztu egin dira maila horien eta erregioaren nahiz Estatuaren arteko harremanak, gero ikusiko dugun bezala. Azken finean, Frantziako toki egiturak eta lurralde antolaketak bi mende le henago iraultzaileek ezarritako arau erabereko eta berdintzaileei ekiten diete oraindik ere —erregio zatiketa gehitu zaion arren—; beraz, udalerri lar eta txikiegiak izatearen arazo zuzenezinak lehengoan dirau.