Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 129

LURRALDE ANTOLAKETA

129

nahi izatearen benetako arrazoiak honakoak ziren: lurralde horretan eman be­ harreko zerbitzuak hobeto koordinatu nahiz bete ahal izatea, eta zerbitzuok helburu zentzuzkoei lotzea, kolektibitate osoak izandako aurrerapenen arabe­ rako helburuei, hain zuzen. Haatik, boterean ziren kontserbadoreek bi mailatan banaturiko Toki Ad­ ministrazioa ezarri zuten 1972ko legean, beharbada hauteskunde arrazoiek bultzatuta. Izanak izan, txosten haren oinarrizko ideia jaso zuten, hau da, gu­ txienez 200.000 biztanle izatea Toki Administrazioa eratu ahal izateko. Ad­ ministrazio horren gorengo mailan konterriak zeuden eta, horien azpian, ba­ rrutiak. Aurreko sisteman 1.400 toki agintaritza ziren bitartean, kontserbado­ reen sistemaren arabera 422 toki erakunde sortu ziren guztira (landa gunee­ tako parrokiak kenduta); beraz, lehengo kopuruaren herena. Eskoziari dagokionez, azkenik, 1975eko legeak Lord Whitleyk zuzendu­ tako batzordearen gomendioak hartu zituen kontutan. Batzorde horrek bi Ad­ ministrazio maila sortu nahi izan zituen: bata oso handia, bederatzi erregiok osatua; bestea, erregio horiek barrutitan zatitzearen ondoriozkoa —53 barruti guztira—. Hortaz, aurreko egoerarekin konparatuz —430 toki erakunde zi­ ren—, kopurua lehengoaren zazpirena zen.

B) Frantziako erregionalismoa Frantziako zenbait aldetan bizirik iraun du aspaldiko sentimendu nazio­ nalistak, hain zuzen ere, monarkia absolutuko probintzia nahiz erresumak or­ deztu zituen departamendu zatiketatik sortu zen sentimenduak. Frantziako Eskuineko Ekintza eratu zuen MAURRAS teorialariak botatako ideiek indartu egin zuten sentimendu hori. Eskuineko mugimendu politiko hori monarkikoa eta zentralismoaren kontrakoa zen, eta lehengo lurralde zatiketara itzultzea proposatzen zuen, baita deszentralizazio sakona egitea ere. MAURRASen pen­ tsamenduak Vichyren erregimenean egindako erregio zatiketan izan zuen be­ re aukera; erregimen horretan, 17 probintzia (berezko eskurantza zehatzekin) eta erregio prefektuak eratu ziren. Erregionalismo historikoaren ondorioa, bestalde, DE GAULLE generalaren 1969ko eraldaketa proiektuan nabaritu zen, baina proiektu hori ez zen aurrera atera erreferendumean ezezko emaitza lo­ tu zelako. Gaur egun, erregionalismo hori ez dute eskuin muturreko politikariek bakarrik defendatzen, PROUDHONen pentsamendutik sortutako sozialis­ moak ere eskatzen du eta. Sozialismo horrek, gainera, nolabaiteko eragina izan zuen Parisko 1871ko Komunaren ideologian, eta bestalde, gaurko zen­ bait antolaketa autonomiazalek ere bereganatu egin dute —eraketa marxista nahiz «gauchista» edo «eskuinekoa» duten antolaketek—.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.