Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 126

126

RAMÓN PARADA

jardun ahal izateko, erakundeak behar dituen beste zenbait datu. Beti ere, go­ bernu organoek mankomunitateko udalak ordezkatu behar dituzte. Mankomunitateen estatutuak onetsi, aldatu edota kentzeko prozedura, bestalde, autonomi erkidegoetako legeriak ezartzen du, eta prozedura horrek honako arauak bete behar ditu: —Egin, mankomunitatea eragin duten udalerrietako zinegotziek egin be­ har dituzte estatutuak, Biltzarrean batuta. —Diputazio interesatuak (edota interesatuek) estatutu proiektuari buruz­ ko txostena eman behar du. —Azkenik, udal guztietako osoko bilkurek onetsi beharko dute estatutua. Aukerako lurralde mailekin amaitzeko, udalerria baino lurralde eremu txikiagoko erakundeak ditugu. Erakunde horiek sortu dira banatutako biz­ tanleguneak modu deszentralizatuan administratzeko; biztanlegune horietakoak ditugu betiko baserria, parrokia, herrixka, auzoa, elizatea, kontzejua, au­ zunea, leku erantsia eta antzekoak. Erakundeok, bestalde, autonomi erkide­ goetako legeek arautu behar dituzte, baina arau hauek errespetatu behar dira nahitaez: —Erakunde horiek eratzeko ekimena udalak edota biztanleria interesa­ tuak izango du. Edozelan ere, udalak esan beharrekoa entzungo da. —Erakundeak, gainera, organo betearazlea eta kontrol organoa izan be­ harko ditu. Lehenengoa pertsona bakarreko organoa izango da, eta pertsona hori zuzenean hautatuko da. Kontrol organoa, aldiz, kidego organoa izango da, eta kopuruari dagokionez, gutxienez bi kide izango ditu eta, gehienez, udala osatzen duten zinegotzien herena. Kide horiek izendatzeko, udal hau­ teskundeetako emaitzak hartzen dira kontutan —pertsona bakarreko organoa hautatzeko mugabarruaren sekzioko nahiz sekzioetako emaitzen arabera—. Dena dela, Kontzeju Irekia ezarri ahal izango da, legeak horretarako agindu­ tako baldintzak betetzen badira. —Zenbait erabaki (ondasunen xedapenari, kreditu eragiketei nahiz derri­ gorrezko desjabetzapenari buruzkoak) udalak berretsi beharko ditu.

9. LURRALDE ANTOLAKETAK INGALATERRAN ZEIN FRANTZIAN IZANDAKO ERADALKETAK ETA TOKI ERAKUNDEEN KOPURU NAHIZ MAILAK GUTXITZEKO JOERA OROKORRA Espainian egin dena baloratu ahal izateko —lurralde antolaketaren egun­ go egoera baloratzeko—, konparazioak egin ditzakegu Espainiako eraldaketa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.