Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 124

124

RAMÓN PARADA

Alde batetik, manu horrek uharteetako lurralde antolaketa ezarri du, eta antolaketa horrek derrigorrezko izaera du, autonomi erkidegoetakoak bezala. Bestetik, bai uhartedi edo artxipelagoetan eta bai penintsulako lurraldean, beste aukera bat jaso du: udalerriak probintzia baino eremu txikiagotan ba­ tzea, hau da, eskualdeak sortzea.

8. AUKERAKO LURRALDE MAILAK Konstituzioaren 141.3. artikulua garatzeko, Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko apirilaren 2ko Legeak zerrendatu eta sailkatu egin ditu toki­ ko lurralde erakundeak. Horrela, lege horrek bi erakunde mota bereiztu ditu: batetik, derrigorrezkoak direnak, hots, Konstituzioaren aginduz sortzen direnak (udalerria, probintzia eta uhartea); bestetik, legeak berak ezarritako bal­ dintza eta prozedurak gauzatuz, autonomi erkidegoetako legeriaren bidez sor daitezkeenak. Ondokoak bigarren mota horretakoak ditugu: —Udalerria baino lurralde eremu txikiagoko erakundeak, autonomi erki­ degoek 45. art.aren arabera sortu nahiz aintzatetsi dituztenak . —Eskualdeak edota zenbait udalerri batzen dituzten gainerako erakun­ deak, autonomi erkidegoek lege honen eta autonomi estatutu eskudunen ara­ bera sortzen dituztenak. —Metropolialdeak. —Udalerrien mankomunitateak (3. art.). Bereizketa hori —batetik, Konstituzioak agindutako erakundeak eta, bes­ tetik, aukerako erakundeak edo unean unekoak— edukizkoa ere bada, biga­ rren motakoek izan ditzaketelako Konstituzioak lehenengoei eratxiki dizkien ahalgo nahiz pribilegio juridiko guztiak edo batzuk. Pribilegio edo ahalgo ho­ riek hurrengoak izan daitezke, besteak beste: araudiak eman eta euren burua antolatzeko ahalgoa, zerga eta finantzazkoa, desjabetzapenak nahiz ikerketak egiteari buruzkoa, mugaketa egin eta ondasunak euren arioz berreskuratzeko ahalgoa, euren egintzen legebidezkotasun presuntzioa nahiz betearaztasuna, derrigorrezko betearazpena eta zehapen ahalgoa, gauzaturiko egintza nahiz erabakiak euren arioz berrikustekoa eta, azkenik, euren ondasunen enbarga­ ezintasuna. Era berean, lege horren IV. tituluak 42.etik 45.era arteko artiku­ luetan, unean uneko toki erakunde horiek sortzeko baldintza nahiz prozedu­ rak ezarri ditu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.