120
RAMÓN PARADA
probintzia, erregioak sortzean subjektu aktibo gisa jardungo duen erakun dea, hain zuzen (10 eta 11. art.ak): «Mankomunitatean diren udalerriek osatzen dituzte probintziak legearen arabera; lege horrek euren eraentza eta eginkizunak zehaztu behar ditu, baita euren helburu politikoadministratiboen organo kudeatzailea hautatzeko modua ere». «Probintzia batek edota mugakideak diren hainbat probintziak —historia, kultura eta ekonomi ezaugarri erkideak dituztenek— autonomiadun erregioa osatzeko erabakia hartzen badute, Espainiako Estatuaren barruan gune politikoadministratibo bat eratzeko, euren estatutua aurkeztu behar dute, 12. artikuluan ezarritakoaren arabera».
Edozein modutara ere, Errepublikako 1931ko Konstituzioa 1978ko tes tuaren ikuspuntutik aztertuz gero, harritzekoa da Konstituzio horrek nola egin dien aurre nazionalista nahiz foruzaleen ideologien eskakizunei; bestalde (eta hori ere harritzekoa da), testu horretan nolabaiteko deszentralizazio modera tua jaso da, datu hauek aztertzean ikusiko dugun bezala: —Espainiako Estatuaren nazio zein nazionalitateak ez dira aipatu, hots, erregioak baino ez daude. Erregio horiek guztiak berdinberdinak dira, eta ez ditu agintariak ezarri; aitzitik, probintzien borondate asketik sortu dira. Ho rretara, probintziok nahi izanez gero, uko egin diezaiokete erregio baten bar ne sartzeari eta, berriro ere, eraentza erkideko probintziak izango dira, Esta tuaren botereari zuzenean lotuta dauden probintziak, alegia. —Ez da erraztasunik eman erregioak eratu ahal izateko. Bide hori haste ko, udalen gehiengoak egin behar du proposamena; ondoren, hauteskunde zentsuaren bi herenak onetsi egin behar du proposamen hori erreferenduma ren bidez eta, azkenik, Gorteek onetsi behar dute. —Erregioek ez dute ahalmen gehiegirik, Estatuak berarentzat erreserbatu baititu zenbait gai. Gai horietako batzuei buruz, Estatuak eskumen legegile eta betearazle esklusiboa du (14. art.); beste batzuei buruz, ostera, eskumen legegile esklusiboa bakarrik (15. art.). Erregioek, beraz, gainerako gaietan ba karrik izan dezakete eskumen legegilea eta, beti ere, Estatuak muga dezake eskumen hori harmonizazio legeren bat nahiz erregioetako legeen oinarriei buruzko legeren bat erabilita, edota Estatuko legeak betearazteko araudiak emanda —nahiz eta betearazpena erregioen lana izan—. Dena dela, 1931ko erregio eredua Katalunian bakarrik aplikatu zen —eta hor ere gorabehera politiko gogorrekin—. Bizkai, Araba, eta Gipuzkoako es tatutua, ostera, ez zen benetan indarrean egon gerra zibilaren aurretik (ezta