Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 118

118

RAMÓN PARADA

Konstituzioaren ostean. Horren arrazoia aurki daiteke, batetik, Konstitu­ zioaren 141.1. artikuluan, «probintziatik desberdinak diren udalerri elkar­ tzeak» sortzeko aukera jaso baita; eta, bestetik, Kataluniako autonomiak izan duen ospean, gainerako autonomi erkidegoetako estatutu gehienek eskualdeei buruzko arauketa hori oinarri gabe kopiatu, eta eskualdeak eratzeko aukera jaso baitute. Baina Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko 1985eko Legea Espai­ nia osoan toki erakunde berri bat (eskualdea) sortzearen beldur izan da (uda­ lerri, probintzia eta autonomi erkidegoei gehituko zitzaien erakundea), eta, maltzurkeriaz, muga eragingarria ezarri die autonomi erkidego guzti­guztiei — Katalunia salbu—, eskualdeak eratu ahal izateko: ezin daiteke eskualderik sortu «horren aurka beren beregi azaltzen badira bertan sartu behar diren udalerrien bi bostenak, baldin eta udalerri horiek gutxienez lurraldeko hau­ teskunde zentsuaren erdia osatzen badute» (42. art. eta laugarren xedapen gehigarria). Horrenbestez, udalerria baino handiagoa eta probintzia baino txikiagoa den antolaketa ezarri da (eskualdea), Katalunian bakarrik izan bada ere. Bide hori apirilaren 4ko 6/1987 Legeak hasi du 38 eskualde sortuz; horretarako, Generalitaten 1937ko abuztuaren 27ko Dekretuak ezarritako zatiketa hartu da oinarri gisa. Lege horren arabera, legeek ezarritako eskumenak dituzte Kata­ luniako eskualdeek; beti ere, eskumen hauek eskualdearenak dira: lurralde antolaketa, hirigintza, osasuna, gizarte zerbitzuak, kultura, kirolak, irakas­ kuntza, herri osasunkortasuna eta ingurugiroa. Eskualdeko gobernu organoak osoko bilkura, lehendakaria eta kontu batzorde berezia dira.

6. ERREGIOEN PORROTA Kataluniako eskualdeen erreibindikazioaz gain, liberalek egindako pro­ bintzi zatiketak beste porrot bat ekarri du. Porrot horren oinarria bikoitza izan da: batetik, Bereizpen Gerraren aurreko lurralde antolaketak sortarazitako nostalgia historikoa nahiz Antolakuntza Berriari buruzko 1714ko Dekretua ditugu eta, bestetik, doktrinarismo federalaren mintzaldiak; mintzaldi horiek euren helburuak lortzetik oso gertu egon ziren, Espainiako Errepublikaren Konstituzio Federalari buruzko 1873ko proiektuaren zioen azalpenean ikus zitekeen bezala: «Probintzi zatiketan zailtasun handiak aurkitu ditugu. Eutsi egingo diegu gaurko probintziei?, nola eratu orduan egiazko federazioa?, nola lortu Estatu txikiek Estatuaren eginkizun guztiak gauzatu ahal izatea eta Estatuak behar beharrezkoak dituen erakunde guztiak ordaintzea?; aitzitik, ezabatuko al ditu­ gu probintziak?, nola ahaztu horrela nazioko lurzoruan nahiz ohituretan sus­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.